2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Gaztedi Berria

GAZTEDI BERRIA

Hitzak eta Musika: Herrikoia

Aita zer egin duzu gure lur maitea?
Kanpokoari saldu, oi dohakabea,
Arrotzez betetzea da Euskadi guztia,
Euskalduna etxean ez dago nausia.

Gu gira euskadiko gaztedi berria
Euskadi bakarra da gure aberria. (bis)

Aita zer egin duzu, eskuara maitea?
Erderan hazi duzu, oi zure semea,
ontasun ederrena aita batek galtzea,
bihotzean sartua dugu ahalgea.

Kaskoin edo maketo ez dugu etsaia,
baina eskual semea da gure anaia,
hemen dela España, han dela Frantzia
mugaren bi aldeetan da Euskal Herria.

Jaungoikoak emana hor dugu heria,
bere semeek hiltzera zergaitik utzia.
Bat egin behar dugu Euskadi guzia
bildu gaiten anaiak, gurea da bizia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina