2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

Kantutegia Mugikorrean!

Kaixo lagunok,

Hona hemen Plentzia Kantagune kideek bidalitako berria.

Euskeraren Nazioarteko Eguna edo laburrago Euskeraren Eguna 1949an hasi zen ospatzen Eusko Ikaskuntza erakunde zientifikoak bultzatuta. Bitxia bada ere, urteko data hori aukeratu zen Frantzisko Jatsu Azpilikueta (Frantzisko Xabierkoa) santu euskalduna hil zuteneko eguna zelako.

Plentziako Udalarekin bat eginez Euskeraren Eguna ospatzea erabaki dugu eta Plentzia Kantaguneak gure ekarpena egin nahi dugu. Horregatik, urte honetan argitaratu dugun kantutegiaren telefono aplikazioa aurkeztuko dizuegu.

Telefono aplikazio honek APP Kantari izena du eta helbide honetan http://kantari.org/app/ jaso dezakezue doan.

Aurkezpenari dagokiola ondoko gidoiaren arabera garatuko da:

·  10:30-19:40: Ongi etorria

·  19:40-20:00: Galder Segurolak, aplikazioaren egileak, APP Kantari zer den azalduko digu eta Wi-Fi bitartez aplikazioa deskargatzen eta gure telefonoetan instalatzen lagunduko digu

·  20:00-20:15: Gabi de la Mazak, Txantxangorriak, aurrera daraman Euskal-karaokeak ekimenaren berri emango digu

·  20:15-21-30: Mikel Inuntziagaren (Inun) kantaldia


Beraz, hona hemen deialdia:

·  Eguna: abenduaren 3an, asteazkena

·  Ordua: 19:30etan

·  Tokia: Goñi Portala (Plentziako elizaren atzeko kalean)

Ondo izan!


Gure zorionik beroenak ekintza honegatik. Zabaldu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina