2014(e)ko uztailaren 9(a), asteazkena

Txikitin Parian

TXIKITIN PARIAN

Hitzak eta Musika: Herrikoia

Soldadu sartu nintzan
zortzi bat urteko,
Errege serbiduta, txikitin
parian paina,
ai libre izateko.

Erregek ez dau behar
gizon ezkondurik
baizikan mutil libre, txikitin
parian paina,
ai libre-libretxorik.

Mutilik behar eta
mutilik egon ez
Errege silan dago, txikitin
parian paina,
ai jarrita negarrez.

Neskak badaude baina
ez dute balio
Erregeri begitik,
txikitin parian paina,
ai negarra dario

Bergaran nindoiala
brigadearekin
enamoratu nintzan,
txikitin parian paina,
ai damatxo batekin.

Etxezuriko dama
ikusten badozu
gorantziak eiola,
txikitin parian paina,
ai esango diozu.

Zeinek hori
eman dizun
galdetzen badizu
Felix de Aranburu,
txikitin parian paina,
ai esango diozu.

Felix de Aranburu
hain gizon trebea
Bergaran bilatu dau,
txikitin parian paina,
ai beretzat andrea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina