XALBADORREN HERIOTZA
Hitzak eta Musika: Xabier Lete
Adiskide bat bazen
horotan bihotz bera
poesiaren hegoek
sentimenduzko bertsoek
antza aldatzen zutena.
Plazetako kantari,
bakardadez josia,
hitzen lihoa iruten,
bere barnean irauten,
oinazez ikasia..ikasia
Non hago, zer larretan,
urepeleko hartzaina,
mendi hegaletan gora,
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana(bis)
Hesia urraturik
libratu huen kanta
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske sentitu nahirik
Azken hatsa huela,
bertsorik sakonena,
inoiz esan ezin diren,
estalitako egien,
oihurik bortitzena…
bortitzena.
Non hago, zer larretan
urepeleko artzaina
mendi hegaletan gora,
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana (bis)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina