Kaixo lagunok,
Eskerrik asko atzo Portugaltera urbidu zineten guztioi. Giro eta parranda galanta egon zan eta espero dogu laizter errepikatzea.
Argazki gehiago HEMEN
2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena
2015(e)ko urriaren 12(a), astelehena
Txikitero Eguna 2015
Kaixo lagunok.
Lehenengo eta behin, eskerrak emon behar deutsagu Bilboko jendeari atzoko giro eta parte hartzeagatik. Bilbon sekulako jendetza topa gendun, eta abesteko gogoagaz pilo bat.
Hemen dekozuez argazkiak eta hona hemen Pottokaren bertsioa:
2015(e)ko abuztuaren 9(a), igandea
Eskerrik asko Erromo
Kaixo lagunok,
Gure eskerrik beroenak atzo Erromoko kaleetatik kantu jiran gurekin batera ibili zinenoi. Bereziki, eskertu nahi genuke hamaiketakoa antolatu eben Felipe eta kompañiari, parte hartu eben tabernei eta baita gure taldekide dan Ander "Feli"ri eta beste laguntzaileei, bazkari eta logistika bikaina prestatzeagatik.
Argazki gehiago hemen

2015(e)ko abuztuaren 3(a), astelehena
Abustuak 8 - Erromon Emanaldia
Kaixo lagunok,
Urtero moduan, datorren Zapatuan, Abustuak 8, 12:00tatik aurrera Erromoko kaleetatik ibiliko gara kantu jiran. Ganeta tabernatik abiatuta, kaleetatik zuok guztioka topatzea espero dogu.
Beraz, animatu eta zabaldu!
2015(e)ko uztailaren 6(a), astelehena
Pobeñan emanaldia
Kaixo lagunok,
Datorren Domekan, Uztailak 12, Pobeñan abesten ibiliko pasadan urtean moduan. Kriston giroa eta egun aparta pasa ostean, Pobeñako auzokideak gonbidapena luza deuskue barriro be. Beraz, datorren Domekan handik zuok ikustea e
spero dogu.
Pasadan urteko argazkiak hemen
Animatu eta zabaldu!

2015(e)ko ekainaren 9(a), asteartea
Folklore Azokan Emanaldia
Kaixo lagunok,
Pasadan Igandean, Portugaleteko Elai Alai kultur elkarteko gonbidapena jarraituz, alde zaharreko kaleetatik kantu jiran ibili ginan. Hona hemen gure taldekide dan Ixone Trigerosek egindako argazkiak.

2015(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena
Portugaleteko Folklore Azokan emanaldia
Kaixo lagunok,
Datorren Igandean, Ekainak 9, Elai Alai Kultur Elkarteak antolatzen dauan Folklore Azokatik abesten egongo gara. 12:00ak inguru Portugaleteko Alde Zaharreko Merkatutik abiatuta, kantujiran ibiliko gara.

2015(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena
Bermeoko emanaldiaren argazki gehiago
Hona hemen Bermeoko argazkilari eta margolari dan Joseba Elorriagan bidalitako argazkiak. Mila esker!!!
2015(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena
Eskerrik asko Laudio
Kaixo lagunok,
Pasadan zapatuan Laudiotik kantujiran ibili ginan. Hona hemen argazkiak!
Mila esker Laudio!

2015(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea
Laudion emanaldia
Kaixo lagunok,
Nahiz eta ondino Bermeoko emanaldi-parranderoaz errekuperetan gabiltzan, datorren zaptauan 20:30tatik 23:30ra Laudiotik kantujiran ibiliko gara. Ondino ekitaldiaren programaren zain gabiltza, baina bueno, zoazie zuon agendak blokeatzen.
Animatu eta zabaldu!
2015(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena
Bermeoko Arrain Azokan emanaldia
Kaixo lagunok,
Pasadan zapatuan Bermeotik ibili ginan kantuka. Egia esan, egun bikaina pasa gendun, eta lehenengo eta behin, mila esker Bermeoko jendeari eta baita taldekide dan Mikel Landa eta Estiri, merienda-bazkaria antolatzearren. Uste dot errepika beharreko egunda dala, beraz, ia datorren urtean gonbidapena luzatzen deuskuen eta bertara bueltatu ahal garen.
Hona hemen argazki batzuk!
Beste argazki gehiago, hemen

2015(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala
2015(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna
Bermeoko Arrain Azokan Emanaldia - 2015-05-16
Kaixo lagunok,
Bueno lehenengo eta behin, barkamenak eskatu behar doguz. Hilabete pare bat daroaguz webgunea eta sare sozialak erabat ahastuta dekoguzala... Ondino Betiko Ikastolako emanaldiaren argazkiak igo behar doguz eta bestelakoak be igo beharrean gauz.
Halantzik be, datorren Maiatzaren 16an, Bermeoko Arrain Azokatik ibiliko gara kantuka. Ondino ordutegia zehaztear dago, baina bueno, egun guztia bertatik egongo gara.
Beraz, animatu eta ia bertotik ikusten garen.

2015(e)ko otsailaren 28(a), larunbata
Betiko Ikastolaren 50.urteurrenan emanaldia
Kaixo lagunok,
Gaur, arratsaldeko 18:30tatik aurrera, Erromotik kantu poteoan ibiliko gara Betiko Ikastolaren 50.urteurrena dala eta. Plana hauxe izango da:
Hala ere, taldeko batzuk eguerditik kaleaketa eztarriak berotzen ibiliko dira.
Animatu!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)