Bilintx etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bilintx etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko uztailaren 9(a), asteazkena

Triste Bizi Naiz Eta

TRISTE BIZI NAIZ ETA

Hitzak eta Musika: Indalezio Bizkarrondo «Bilintx»

Triste bizi naiz eta
hilko banintz hobe
badauzkat bihotzian
hainbat atsekabe
dama bat maitatzen det
bainan haren jabe
sekula izateko
esperantzik gabe (bis)

Bihotz baten lekuan
mila banituzke
zuretzako maitia
izango lirake
Baina milan lekuan
bat besterik ez det
har zazu ba maitia
bat hau mila bider. (bis)
 
Nere maite polita
nola zera bizi?
zortzi egun hauetan
etzaitut ikusi
Uste det zabiltzala
nigandik igesi
ez didazu ematen
atsekabe gutxi. (bis)

2014(e)ko uztailaren 3(a), osteguna

Loriak Udan

LORIAK UDAN

Hitzak: Indalezio Bizkarrondo «Bilintx»
Musika: Ezezaguna

Loriak udan ihintza bezela, maite det dama gazte bat,
hari hainbeste nahi diodanik, ez da munduan beste bat;
inoiz edo behin pasatzen badet, ikusi gabe aste bat,
bihotz guztira banatutzen zait, halako gauza triste bat.

Neskatxa gazte, paregabea, apirileko larrosa,
izarra bezin dizdizaria, txoria bezin airosa;
oraintxen baino gusto gehiago, nik ezin nezakeen goza;
zorionian ikusten zaitut, nere bihotzak, hau poza!

Ez al didazu antzik ematen, nik zaitudala nahiago,
ai, marinelak gau ilunean, izarra baino gehiago?
Nere ondoan zauzkadalako, pozez zoraturik nago;
zu ikusteak alegratu nau, triste nengoen lehenago.

Nere betiko pentsamendua, nere kontsolagarria,
zu gabetanik ezin bizi naiz, esaten dizut egia;
zu bazinake arbola eta ni baldin banintz txoria,
nik zu zinakeen arbola hartantxe, egingo nuke kabia.

Zu zeralako meriyo baldin, joaten banaiz lur azpira,
gero damua eta malkuak, alperrik izango dira;
bein joan ezkero oyen birtutez, berriz ez niteke jira,
ori gertatu baño lenago, ¡izazu nitzaz kupira! (bis)

2014(e)ko ekainaren 24(a), asteartea

BEHIN BATEAN LOIOLAN
 
Hitzak: Indalezio Bizkarrondo “Bilintx”
Musika: John Denver (Annie’s song)
 
Behin batean Loiolan erromeria zan,
hantxe ikusi nuen neskatxa bat plazan;
txoria baino ere arinago dantzan;
huraxe bai polita, han politik bazan!
 
Esan nion desio senti nuen gisan
harekin hizketa bat nahi nuela izan;
erantzun zidan ezik atsegin har nezan,
adituko zidala zer nahi nion esan.
 
Aurkitu ginanian inor gabe jiran,
koloriak gorritu arazi zizkidan:
kontatuko dizuet guztia segidan,
zer esan nion eta nola erantzun zidan.
 
"Dama polita zera, polita guztiz, ai!
baina halare zaude oraindik ezkongai,
ezkon gaitezen biok! esan zaidazu bai!
Ni zurekin ezkondu? ni zurekin? jai jai