Jose Maria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Jose Maria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Euzko Mendi Goizaleak - Euzko Gudariak

EUZKO MENDI GOIZALEAK - EUZKO GUDARIAK
 
Hitzak: José María de Garate
Musika: Herrikoia (Araba)

Goazen mendirik mendi
Euskotar gazteak
Goazen aldatzaz gora
Beti goizaldean
Haize osasuntsuaz
Bizitza indartzera
 
Aberri guztiari
Agur esatera (bis)
-----
Eusko gudariak gara
Euskadi askatzeko
gerturik daukagu odola
bere aldez emateko.

Irrintzi bat entzun da
mendi tontorrean.
goazen gudari danok
Ikurriñan atzean.

2014(e)ko ekainaren 26(a), osteguna

Elurra Teilatuetan

ELURRA TEILATUAN

Hitzak eta Musika: Jose Maria Gonzalez Bastida

Elurra teilatuan, zakua lepoan
ibili beharko degu, aurtengo neguan

Riau, riau, riau, riaukataplau...
Hau dek umoria, utzi alde batera
euskaldun jendia.

Elurra teilatuan, abarra basoan,
taloak erretzeko, irina auzoan
 
Riau, riau, Riau…

Kortan daukagu txahala, hezurra eta azala
Aita San Antoniok, loditu dagiala.

Riau, riau, Riau…

Astean bariku bi, zapatuan beti
domekan okelea, auzoan ikusi

Riau, riau, Riau…

Gaztea nintzanean, denbora batean,
ez nintzen sosegatzen, ezkondu artean

Riau, riau, Riau…