Pierre etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Pierre etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko uztailaren 3(a), osteguna

Maria Solt eta Kastero

MARIA SOLT ETA KASTERO

Hitzak: Pierre Topet "Etxahun
Musika: Benito Lertxundi

Maria Solt eta Kastero
bi amoros zahar bero. (bis)

Hirurogei-hamarna urtetan
hartü die amorio
Kastero jelostü gero
Maria Solt ezarri kanpo.

Maria Solt düa nigarrez
Izorra dela beldürrez. (bis)

Barnets-Bordako anderiak
kontsolatü dü elez
Emazte zaharrik oküpü
agintzen eztela ez.

Maria Soltek arrapostü
Santa Elisabet badüzü. (bis)

Santu zahar bateganik
oküpü agitü düzü
Kastero ere bada saintü,
hala nizan beldür nüzü.

Kastero eztüzü saintü
Sobera bürhauti düzü. (bis)

Elizalat juan eta
tabarnan egoiten düzü
Kastero denegatik saintü
Maria Solt antzü zira zü.

2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Goizian Argia Hastian

GOIZIAN ARGIA HASTIAN

Hitzak eta Musika: Pierre Bordazarre «Etxahun Iruri»

Goizian argi hastian,
ene leiho-hegian
txori bat pausatzen da eta
goratik hasten kantan.

Txori eijera, hain alegera,
entzuten haidanian,
ene bihotzeko tristura
laister duak aidian. (bis)

Ene txoririk maitena,
zertaz jin hiz ni gana
Iratzarrazi nialarik
ametsik eijerrena.

Jinik hain goizik, uste hiena
baniala hanitx pena?
Ez, ez, habil kontsolatzera
malerusago dena. (bis)