109 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
109 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Haurtxo Polita

HAURTXO POLITA

Hitzak eta Musika: Herrikoia

Haurtxo polita
sehaskan dago,
zapi xuritan
txit bero. (bis)

Amonak dio:
“Ene potxolo,
arren egin ba lo!”
(bis)

Txakur haundia
etorriko da
zuk ez ba duzu
egiten lo; (bis)

Horregatik, ba,
ene potxolo,
egin agudo lo. (bis)
Lo, lo, lo!!

Hator Hator

HATOR HATOR
 
Hitzak eta Musika: Herrikoia
 
Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera,
gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan,
ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez.

Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli txapla, pum!
Gabon gaua pozik igaro daigun.