Kepa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Kepa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko uztailaren 3(a), osteguna

Marijaia

MARIJAIA
 
Hitzak: Edorta Jimenez 
Musika: Kepa Junkera

Aste Nagusia, bakarra dago, hamar gauekoa munduan.
Abuztuan Bilbon, denok batera, katuak eurak be, jaietan.

Mari, Mari, Marijaia dator, Mari, Mari, Marijaia dator,
Uger, uger, Bilboko uretan, Mari, Mari, Marijaia dator.

Abuztuan danok, zahar eta gazte, gizon eta andre, jaietan.
Zapia lepoan, alkar hartuta, kolore guztiak dantzetan.

Goxa eta erlojua, ez ei doaz batera
bata edo bestea, zoratu egin da.

Hara, hara, hara, hara nor datorren
hara, hara, hara, gure Marijaia.

Ene, ene, ene, oi ai ene bada
aste hau pasata barriro joango da.

Marijaia bera, gure Marijaia
Bilbora etorri da, Aste Nagusira.(bis)

Aste Nagusi bakarra munduan
bakarra munduan, Marijaia.

Marijaia bera, gure Marijaia
Bilbora etorri da, Aste Nagusira.(lau)

Joxe Migelen Batela

JOXE MIGELEN BATELA

Hitzak: Herrikoia
Konponketak: Kepa Junkera

Joxe Migel, Migel Joxe
Joxe Migel, Migel Joxeren batela.

Joxe Migelen batela
txitxarrua ta berdela
Joxe Migelen batela
txitxarroa ta berdela.

Itxasuntziak doiazenian
bixigutan itxasora
neskatilek hartuten dabe
tresna guztien ardura.

Joxe Migel...

Lojetan gertatuten dire
karnada t'aparejuek
biharamongo egunian
prest dana euki daidien.

Joxe Migel...

Lojetako neskatiliak
txalopak datozenian
hasten dira gorabeheretan
otzara zaharren atzian.

Joxe Migel...

2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Gure Esku Dago

GURE ESKU DAGO

Musika: Eñaut Elorrieta eta Kepa Junkera
Hitzak: Kirmen Uribe

Kanta zaharrak dioen bezala
ura bere bidean doa
goi mendietako ur-xirripa
kanpo emariz ibaitu da
mugarik ez jarri urei
utzi libre beheratzen
milaka urtez egin legez

Guk ez dugu aldarri egiteko
heroi edo konkistarik.
Borondateak elkartzen gaitu,
herri izan nahiak,

Hormak eta harresiak
ez ditugu maite
elkarrekin bizi
nahi dugu soilik
ez dugu beste inor
mendean hartu nahi
etorkizuna hautatu
ez besterik (bis)

Har dezagun bidea
gure esku dago ta
milaka lagun oinez
eskutik oratuta
jende zoriontsua
herri libre batean.
Herri libre batean!

Rosa, Izaro, Olatz, Arane,
Carlos, Bittoren, Maddi.

Har dezagun bidea…

Hiritar desberdinak
ametsak ditu biltzen
etorkin, arrantzale,
langabetu, ikasle,
nekazari, langile,
musikari, idazle,
erretiratu, ume

Amaia, Xabier, Antoine
Garazi, Gloria,Lur,
Amaiur,..

Har dezagun bidea…
Har dezagun bidea…

 
Hormak eta harresiak
ez ditugu maite
elkarrekin bizi
nahi dugu soilik
ez dugu beste inor
mendean hartu nahi
etorkizuna hautatu ez
besterik (bis)