2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Gure Esku Dago

GURE ESKU DAGO

Musika: Eñaut Elorrieta eta Kepa Junkera
Hitzak: Kirmen Uribe

Kanta zaharrak dioen bezala
ura bere bidean doa
goi mendietako ur-xirripa
kanpo emariz ibaitu da
mugarik ez jarri urei
utzi libre beheratzen
milaka urtez egin legez

Guk ez dugu aldarri egiteko
heroi edo konkistarik.
Borondateak elkartzen gaitu,
herri izan nahiak,

Hormak eta harresiak
ez ditugu maite
elkarrekin bizi
nahi dugu soilik
ez dugu beste inor
mendean hartu nahi
etorkizuna hautatu
ez besterik (bis)

Har dezagun bidea
gure esku dago ta
milaka lagun oinez
eskutik oratuta
jende zoriontsua
herri libre batean.
Herri libre batean!

Rosa, Izaro, Olatz, Arane,
Carlos, Bittoren, Maddi.

Har dezagun bidea…

Hiritar desberdinak
ametsak ditu biltzen
etorkin, arrantzale,
langabetu, ikasle,
nekazari, langile,
musikari, idazle,
erretiratu, ume

Amaia, Xabier, Antoine
Garazi, Gloria,Lur,
Amaiur,..

Har dezagun bidea…
Har dezagun bidea…

 
Hormak eta harresiak
ez ditugu maite
elkarrekin bizi
nahi dugu soilik
ez dugu beste inor
mendean hartu nahi
etorkizuna hautatu ez
besterik (bis)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina