2014(e)ko ekainaren 20(a), ostirala

Baratzeko Pikuak

BARATZEKO PIKUAK
 
HITZAK eta MUSIKA: Herrikoia

Baratzeko pikuak
hiru txorten ditu (bir)
neska mutil-zaleak (bir)
hankak arin ditu (hir)

Hankak arinak eta
burua arinago (bir)
dantzan hobeto daki (bir)
artajorran baino (hir)

Ai ene!
Nik ere nahi nuke
Ai ene!
Zuk nahi bazenuke (bir)

Artajorrara noa
luberri berrira (bir)
belarra jorratuta (bir)
artoa sasira. (hir)

Egin dut eginahala,
ezin dut gehiago: (bir)
astean artajorran (bir)
nekaturik nago. (hir)

Ai ene!...

Aitak artajorrara
aginduez gero (bir)
buruan dut min eta (bir)
soroan hotz dago (hir)

Ama, buruan min dut
ez esan aiatari (bir)
Txomintxo auzokoa (bir)
gustatzen zait niri (hir)

Ai ene!...

Gorputz egokia eta
zangoa galanta. (bir)
begira neskatxa horren (bir)
dantzarako planta (hir)

Ederki dantzatzen du
ezkerreko hanka, (bir)
dama horrek ez baitu (bir)
deusik ere falta (hir)

Ai ene!...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina