2014(e)ko ekainaren 24(a), asteartea

Herio Latza - De Treville

HERIO LATZA/DE TREVILLE

Hitzak eta Musika: Pierre Bordazarre «Etxahun Iruri» De Tréville pastorala
Bertsioa: Imanol

Herio latza hüllantzen ari hiz
dolürik gabe orai nitarat
otoizten hait ixtant bat ützi nezak
ene azken adiuen egitera.

Hori bera da denen ixtoria
heriuak bardintzen handi txipiak
zeren ilüsione bat bera da
lürraren gañeko gure pasajia.

Ene jauregi pare gabekua
hi altxatüz banian fiertate
hitan igaran, denbora gozua
hain llabür nükila ez nian uste.
 
Hori bera da ...

O Basabürüa miragarria
bortüz eta mendiz üngüratürik
bostetan nik begixtatü zütiet
ürgullükin terraza huntarik.

Hori bera da ...

Adios arren Marie-Maidalena
zük ingana nezazü lotarik
ene ondotik baratzen direnez
izan ez nadiala ahatzerik.
 
Hori bera da...( bis)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina