2014(e)ko ekainaren 26(a), osteguna

Donostiako Hiru Damatxo

DONOSTIAKO HIRU DAMATXO
 
HITZAK ETA MUSIKA: Herrikoia
 
Donostiako hiru damatxo
errenderian dendari. (bis)

Josten ere badakite, baina
ardoa edaten hobeki.
eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
ardoa edaten hobeki.

Donostiako Gaztelupeko
sagardoaren goxua. (bis)
h
antxen edaten ari nintzala
hautsi zitzaidan basua.
eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
basua kristalezkua.

Donostiako neskatxatxoak
kalera nahi dutenean: (bis)
ama piperrikez dago eta
banoa salto batean.
eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
banoa salto batean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina