2014(e)ko ekainaren 26(a), osteguna

Nere Sentimendua

NERE SENTIMENDUA

Hitzak eta Musika: Antonio Urbieta

Nere sentimendua nahi det deklaratu:
Ameriketan nago hau ezin ukatu; (bis)

hemen eginagatik ondo gobernatu,
horkuaz egiten naiz asko akordatu.

Honuntz etorri nintzan utzirikan ama,
anai-arrebak eta familia dana; (bis)

egitiagatikan desio nuena,
geroztik triste nago, ai! nere barrena.

Hamazazpi urtetan banuen segira:
neska gazte guztiak neroni begira; (bis)
lurrik ikutu gabe, gorputzari jira,
orduko arintasunak asentatu dira.

Gorputz ederra nuen, dantzari arina,
bainan ez da izaten betiko egina; (bis)

orain eginagatik hemen ahalegina,
ez gera libertitzen orduan adina.

Horko bizimoduaz oso aspertuak,
onerako ziraden gure desiuak; (bis)

orain etxera berriz emanik pausuak
hemen bizi gerade erdi-mudatuak.

Despedida dijua sei bertso hoiekin,
anaia konformatu horrenbesterekin; (bis)

nere gustua hau da, nahi badezu jakin:
beste horrenbeste jarri, aio Joxe Juakin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina