2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Gazte Gaztetatikan

GAZTE GAZTETATIKAN

Hitzak eta Musika: Iparragirre

Gazte gaztetatikan Herritik kanpora,
estranjeri aldean pasa det denbora. (bis)
Herrialde guzietan toki onak ba dira
bainan bihotzak dio:
”Zoaz Euskal-Herrira." (bis)

Lur maitea uztea da negargarria.
Hemen gelditzen dira Ama ta Herria. (bis)
Urez noa ikustera bai, mundu berria;
oraintxe, bai, naizela errukigarria. (bis)

Agur nere bihotzeko amatxo maitea,
laxter etorriko naiz konsola zaitea. (bis)
Jaungoikoak nahi ba du, ni urez joatea:
Ama, zertarako da negar egitea? (bis)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina