2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Goizian Goiz Jeikirik

GOIZIAN GOIZ JEIKIRIK

Hitzak: Herrikoia
Musika: Benito Lertxundi

Goizean goiz jeikirik, argia gaberik,
urera joan ninduzun, pegarra harturik.

Jaun xapeldun gazte bat jin zautan ondotik:
heia nahi nuenez urera lagunik?

Nik ez nuela nahi urera lagunik,
aita beha zagola salako leiotik.

Aita beha zagola ezetz errangatik,
pegarra joan zerautan besotik harturik.

Urera ginenian, ez ginen egartsu,
galdegin zautan ere: Zenbat urte duzu?

-Hamasei... hamazazpi orain ez konplitu:
zurekin eskontzeko gaztexegi nuzu.

Etxerat itzultzeko nik dutan beldurra:
ez jakin nola pentsa amari gezurra!

-Neska, nahi duzu nik erakuts zuri,
etxerak etortzean zer erran amari?...

Urxo xuri polit bat, gabaz dabilana,
hark ura zikindurik, egotu naiz, ama!

-Dakigunaz geroztik zer erran amari,
dugun pegarra pausa, gaitezen liberti!(bis)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina