2014(e)ko ekainaren 20(a), ostirala

Baliaren Bertsoak

BALIAREN BERTSOAK
 
Hitzak: Herrikoia (Orio)
Musika: Benito Lertxundi
 
Mila bederatziehun
da lehenengo urtian
maiatzaren hamalau
garren egunian
Orioko herriko
barraren aurrian,
balia agertu zan
beatzik aldian.

Handia ba zan ere
azkarra ibilian
Bueltaka han zebilen
Juan da etorrian
ondarra harrotuaz
murgil igarian,
zorriak zeuzkan eta
haiek bota nahian.

Ikusi zutenian
hala zebilela
beriala jun ziran
treñerunen bila;
arpoi ta dinamita
eta soka pila,
aguro ekartzeko
etzan jende hila

Bost treñero juan ziran
Patroi banarekin, mutil
bizkor bikainak guztiz
onarekin: Manuel
Olaizola eta
Loidirekin. Uranga
Atxaga eta
Manterolarekin.

Baliak egindako salto
ta marruak
ziran izugarri ta
ikaratzekuak: atzera
egin gabe hango
arriskuak, arpoiakin hil
zuten, han ziran
hanguak

Bost txalupa jiran da
erdian balia.
Gizonak egin zuten
bai nahiko pelia;
ikusi zutenian
hila edo itoa,
legorretikan ba zan
biba ta txaloa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina