2014(e)ko ekainaren 20(a), ostirala

Badira Hiru Aste

BADIRA HIRU ASTE
 
Hitzak eta Musika: Mikel Urdangarin
 
Iskin hontatik
idazten dizut
azken aldian bezala
egia da bai
sasoi honetan
hotza egiten duela
neska gazte bat
ezagutu dut
hiru aste badirela
esango nuke bere begiek
erraz sorgindu nautela(bis)

 
Orain goizean goiztik
hartzen dut
mendebalderako trena
harrizko zoru ahaztuetan
biderik eta zaharrena
bizitzak sarri
erakusten du
badena eta ez dena
inoiz latz hartu
banindu ere
gaur gozo hartu
nauena(bis)

Azken bidai hau
ez duzu izan
etxe ondotik ihesa
nigandik hurrun
aurkitu arren
hara itzultzeko ametsa
zuekin beti
oroitzen banaiz
ahaztu naizenik ez pentsa
sentimenduak
esaten baina
ez da hain gauza
erreza(bis)

Lantzean baina,
egun luzeetan
bihotza egoten da triste
agindutako promesa hura
ezin kunplidu nezake
"loriak udan"
kantatzen baitut
inoiz gutxitan ez uste
letrak ez ditut
oraindik ahaztu
akordatzen naiz
hainbeste(bis)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina