Kanta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Kanta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko uztailaren 8(a), asteartea

Oi Kanta Berri

OI KANTA BERRI
 
Hitzak eta Musika: Mixel Labeguerie
 
Oi kanta berri
ixilik nago
orain duela aspaldi,
zuretzat nuen
kar bero hura
suntsitu ez da dirudi.
Beste lanetan
iragan ditut
hainitz egun ta
gau-aldi,
bainan oraino
ez dut ukatu
Euskara ez da Euskadi.

Oi kanta berri
bihotzetikan
ezpainetarat jalaia,
Euskal airean
bihotzen zaitut,
zu neure mezularia.
Jende artean izatu banaiz
beresle xamurgarria,
izan zaite zu ene partetik
bakezale den xoria.

Oi kanta berri
izan zaite zu
anai arteko zubia
batasunetik libertatera
gidatzen duen bidea.
Kartzelan den abertzaleari
emozu doi bakargia
etsiturikan den bihotzari
esperantzaun bizia.

Oi kanta berri
gure herriak
behar du bide eta zubi,
etxetan ere baitezpadako
argiarekin, ur garbi.

Horiek denak ez dire aski
bizi badien Euskadi,
hainbat oraino beharko ditut
kanta bat eta kanta bi.(bis)

2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Kanta Aberria

KANTA ABERRIA

Hitzak eta Musika: Manex Pagola

Kantazak, euskalduna,
kantazak hire herria!
Kantazak, euskalduna,
hire aberria! (bis)

Euskal mendi zelaiak bakezko jauntzitan,
etxe xuri gorriak altzotan!
gure ikurrin bandera plaza kaskoetan,
herritarrak kantuz ostatutan!
horra Aberria nola nik utzi dutan
kanpo alde joan egunetan...

Kantazak, euskalduna...

Nere ama maiteak nigarra gordetzen,
ttipitik bainuen kexarazten,
haren bihotz zaurtuan nik deus ez ikusten,
haurrak ez baitaki so egiten.
Amaren iduri Euskadi zaut agertzen,
bainan nik kasurik ez emaiten!

Kantazak, euskalduna…

Euskadi odoletan dute herrestatu,
ezpata ukalditan puskatu!
Gu Euskadiko semek, hor behar ixildu,
maitatzea omen da bekatu!
Ez, euskalduna, ez! Ez gaiten ba lotsatu!
Ulitxak lehoina aurtiko du!
 
Kantazak, euskalduna…

Forjariaren Kanta

FORJARIEN KANTA

Hitzak: Herrikoia 
Musika: Oskorri

Gaur forjariak lana utzirik
gatoz guztiok kalera,
labeak oso itzaldurikan
jaikera bat egitera,
mailu, burdin ta gainerakoak
botarikan bazterrera;
ez degu nahi guk berriro sartu
lehengo tokira lanera.

Dinbili danba! goiz eta gaua,
su eta keian tartian,
sosegu eta deskantsu gabe
gure buruen kaltian;
horregatikan lanak utzita
gatoz guztiok batian.

Gora bai gora beti, gora forjariak!
langile trebe zintzo da mailukaria.
Lurpera ta lurpera beti nagusia!
ez digute egingo nahi duten guztia.
 
Ez badigute ematen arrazoia guri,
ez badigute ematen behar legez ongi,
su emango diogu gure fabrikari
eta nagusiaren etxe guztiari (bis)