Gera etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gera etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko uztailaren 9(a), asteazkena

Zenbat Gera

ZENBAT GERA

Hitzak: Abel Munategi
 Musika: Benito Lertxundi

Zenbat gera?Lau, bat,
hiru, bost zazpi?

Zer egin degu? ezerrez.
Zer egiten degu? alkar jo.
Zer egingo degu? Alkar hil?

Gure asmoak, esperantzak,
herria, askatasuna,
justizia, pakea,
egia, maitasuna...
mitoak, hitz utsak?

Zenbat gera? Lau, bat,
hiru, bost zazpi?

Zer egin degu? ezerrez.
Zer egiten degu? alkar jo.
Zer egingo degu? Alkar hil?
Hori ez!, hori ez!, hori ez!

2014(e)ko ekainaren 26(a), osteguna

Egunsentian - Ibiliko Gera

EGUNSENTIAN

Hitzak eta Musika: Mikel Laboa

Eguzkien argia
leihopetik sartzian
poz eta alaitasunez
esnatuko gera.
Txorien abestiekin
alaitutako eguna
gizonen gorrotoakin
ondatuko da eguna.
Ibiliko gera
alkarrik kalte eginaz
ustez launik haundienak
aurrez ondo hitz eginaz.
Batzuen izerdiekin
besteak diru eginaz
egia esan dutenak
giltzapera emanaz.
Gauz hoiek ikusteko
nola esnatzen gera?

Gauz hoiek egiteko
nola jaikitzen gera?
Txoriak alaitutako
eguna ondatzeko
hobe genduke ez esnatu
ta bertan geldi lotan.

Ibiliko gera...