Aristi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Aristi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko uztailaren 3(a), osteguna

Maitetxu Itsasoan Dago

MAITETXU ITSASOAN DAGO

Hitzak eta Musika: “Bring Back my Bonny to me”(Eskozia)
Bertsioa: Pablo Aristi

Maitetxu itsasoan dago
itsasontzi batean
Maitetxu itsasoan dago
urrutirako bidean.

Maite, Maite
Ez ni utzi hemen kaiean
Maite, Maite,
zu nere bihotzean.

Maitetxu noiz etorriko da
nere bihotza zain dago
Maitetxu noiz etorriko da
biok elkar bizitzeko.

Maite, Maite…

2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

John Zaharra

JOHN ZAHARRA

Hitzak eta Musika: “Mo Ghile Mear”
Bertsioa: Pablo Aristi

Etxerako ordua
iritsi zaigu John Zaharra
Kanta zagun azkena
alaitzeko gure bidea

Zenbat kanta, zenbat hitz
Lagunak lagun truke
Biharko ere zerbait
utzi beharko genuke

Etxerako ordua…

Gure emaztetxuak
lo hartuta leudeke
ai zer gau goxua
ezkonduta bagendeuke

Etxerako ordua…

Etzaitez hasi orain
maitasunaren eske
ilargiaren lagun
zeruraino joan gintezke
 
Etxerako ordua… (bis)