Nere etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Nere etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko uztailaren 4(a), ostirala

Nere Kuadrillan

NERE KUADRILLAN
 
Hitzak eta Musika: Herrikoia
 
Nere kuadrillan,
Nere kuadrillan
Nere kuadrillan mozkorra franko
eta, gainera, soltero.

Eta gainera,
eta gainera,
eta gainera, ezkontzerikan
ez duena espero,
ez orain ta ez gero.

Hau dek zorioneko,
ezkondu beharra,
ezkondu baino lehenago
biziko naiz mutil [neska] zaharra (bis)

Abuelito bombero, nerekalekue
Abuelito bombero potro bit a erdikue (bis)

Nere Herriko Neskatxa Maite

NERE HERRIKO NESKATXA MAITE

Hitzak eta Musika: Benito Lertxundi

Nere herriko neskatxa maite
ahozko lorez zaitut gaur laztantzen
itsaso garden, lur gozoko landare
kresalaren usain, zeru kolore
nere bihotzaren taupaden hotsez
zure grazia dut kantatzen. (bis)

Bihotz minberen egunsentia
herri sufrituaren lamia
ipuin zaharren piper eta eztia
erreka garbien kantu bitxia
udazken lizunez zaude jantzia
izar zerutarren irria. (bis)

Lanbro artetik itsas geldira
leunki zoazen txori airosa
amodiozko sentipenaren hatsa
zure ezpainetan loratuz doa
goizeko ihintzetan belardi zera
eguzkitan zilar dizdira. (bis)

Nere Aitak Amari

NERE AITAK AMAIRI

Hitzak eta Musika: Herrikoia

Nere aitak amari
gona gorria ekarri (bis):
berriz ere maiteko dio
nere amak aitari.
Nere aitak amari
gona gorria ekarri.

Gona gorri gorria
zazpi jostunek josia (bis);
berriz ere maiteko dio
nere amak aitari.
Nere aitak amari
gona gorria ekarri.

Nere amak aitari
fraka berriak ekarri (bis);
berriz ere maiteko dio
nere aitak amari.
Nere amak aitari
fraka berriak ekarri.

Fraka berri berriak
zazpi jostunek josiak (bis);
berriz ere maiteko dio
nere aitak amari.
Nere amak aitari
fraka berriak ekarri.

2014(e)ko ekainaren 26(a), osteguna

Nere Sentimendua

NERE SENTIMENDUA

Hitzak eta Musika: Antonio Urbieta

Nere sentimendua nahi det deklaratu:
Ameriketan nago hau ezin ukatu; (bis)

hemen eginagatik ondo gobernatu,
horkuaz egiten naiz asko akordatu.

Honuntz etorri nintzan utzirikan ama,
anai-arrebak eta familia dana; (bis)

egitiagatikan desio nuena,
geroztik triste nago, ai! nere barrena.

Hamazazpi urtetan banuen segira:
neska gazte guztiak neroni begira; (bis)
lurrik ikutu gabe, gorputzari jira,
orduko arintasunak asentatu dira.

Gorputz ederra nuen, dantzari arina,
bainan ez da izaten betiko egina; (bis)

orain eginagatik hemen ahalegina,
ez gera libertitzen orduan adina.

Horko bizimoduaz oso aspertuak,
onerako ziraden gure desiuak; (bis)

orain etxera berriz emanik pausuak
hemen bizi gerade erdi-mudatuak.

Despedida dijua sei bertso hoiekin,
anaia konformatu horrenbesterekin; (bis)

nere gustua hau da, nahi badezu jakin:
beste horrenbeste jarri, aio Joxe Juakin.