Urbieta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Urbieta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko uztailaren 3(a), osteguna

Kalera Kalera

KALERA KALERA

Hitzak: Josu Txapartegi
Musika: Imanol Urbieta

Altxa begiak, zabaldu orok
deiadarra lagunari
berriro izanen gaituk libre
indar emanaz iraultzari.

Kalera, kalera, borrokalari kalera,
kalera, kalera, borrokalari kalera,
hire indarraren beharra diagu
gure indarrarekin batera
hire indarraren beharra diagu
gure indarrarekin batera.

Zai dago ama, zai aita
zai andre ta lagunak
hator, hator Euskadira,
hator, hator etxera. (Bis)

Bultza ta bultza, euskal langile,
Euskal Herri sufritua
burni kateak geldi labetan
danba danba, lurrera gartzelak.
Kalera, kalera, borrokalari kalera,…

Zai dago ama, zai aita … (Bis)

2014(e)ko ekainaren 26(a), osteguna

Nere Sentimendua

NERE SENTIMENDUA

Hitzak eta Musika: Antonio Urbieta

Nere sentimendua nahi det deklaratu:
Ameriketan nago hau ezin ukatu; (bis)

hemen eginagatik ondo gobernatu,
horkuaz egiten naiz asko akordatu.

Honuntz etorri nintzan utzirikan ama,
anai-arrebak eta familia dana; (bis)

egitiagatikan desio nuena,
geroztik triste nago, ai! nere barrena.

Hamazazpi urtetan banuen segira:
neska gazte guztiak neroni begira; (bis)
lurrik ikutu gabe, gorputzari jira,
orduko arintasunak asentatu dira.

Gorputz ederra nuen, dantzari arina,
bainan ez da izaten betiko egina; (bis)

orain eginagatik hemen ahalegina,
ez gera libertitzen orduan adina.

Horko bizimoduaz oso aspertuak,
onerako ziraden gure desiuak; (bis)

orain etxera berriz emanik pausuak
hemen bizi gerade erdi-mudatuak.

Despedida dijua sei bertso hoiekin,
anaia konformatu horrenbesterekin; (bis)

nere gustua hau da, nahi badezu jakin:
beste horrenbeste jarri, aio Joxe Juakin.

2014(e)ko ekainaren 24(a), asteartea

Behin Betiko

BEHIN BETIKO
 
Hitzak eta Musika: Imanol Urbieta
 
Behin betiko behin betiko
sinple bezain tinko
ez dugu etsiko.
Behin betiko behin betiko
sinple bezain tinko
Euskaraz eta kitto!

Etxean eta kalean
berdin berdin jolasean,
eskolan, lanean,
tristuran eta pozean.
Dakitenek erabiliz
ez dakitenek ikasiz.
Herri bat osaturik
euskaraz nahi dugu bizi

Hasi etxetik eta kalera
hasi kaletik eta etxera,
martxan jarri da lege berri bat:
euskaraz Euskal Herrian (bis)