Telesforo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Telesforo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko uztailaren 9(a), asteazkena

Txikia

TXIKIA

Hitzak eta Musika: Telesforo Monzon
Bertsioa: Pantxoa ta Peio

Txikia zuen guda izena
bera gizon osoa izan arren
Mendizabal, Sasetaren urrena
biak txiki, bizkor eta lerden
Saseta hil zen gudarien aurrean
Mendizabal hil zaigu bakarrik
bainan biek daukate Herri osoa
atzo ta gaur heien atzetik
Euskadirentzat hil dira ta
gorputzak arantzaz beterik.

Arro hadi Kantauri Itxasoa
ta heien betiko loa
betiko kanta zak.
Geroari esaiok olatuetan
Herri-izarrak ez direla itzaltzen,
gure haurrek biharko ikastoletan
heien izenak abestu ditzaten,
arantzetan biak hil bait ziren.

Arro hadi Kantauri Itxasoa...
(azkenengo lerroa)
Herriarentzat biak hil bait ziren.

2014(e)ko uztailaren 3(a), osteguna

Lepoan Hartu

LEPOAN HARTU

Hitzak: Telesforo Monzon 
Musika: Pantxoa eta Peio

Gazte bat lurrean aurkitu dugu,
lore gorriz beterik kolkoa...
burdinen artetik ihesi dator
euskal gazteriaren oihua!
Mutilak, eskuak elkar gurutza!
ekin ta bultza denok batera!
Bidean anaia erortzen bazaik,
lepoan hartu ta segi aurrera!

Trailara, trailara, la-la-ra la-la-la-ra
Lepoan hartu ta segi aurrera!
Lepoan hartu ta segi aurrera!

Ez dugu beldurrik, ez dugu lotsarik
nor geran, zer geran aitortzeko!
Ez gaituk lapurrak, ez eta zakurrak
kataiaz loturik ibiltzeko!
Gizonak bagera, jo zagun aurrera,
gure herriaren jabe egin arte!
Askatasunaren hegal azpian
kabia egiten ohituak gare!
Ibiltzen aspaldi ikasia dugu,
otsoak eskutik hartu gabe!

Tralara, tralara, la-la-ra la-la-la-ra…

Arrotzek ezpataz hil nahi banaute
izituko aituztelakoan,
zutitu ta euskeraz mintzatuko naiz nere hiltzailearen
aurrean! Mutilak, ez gero nigarrik egin
erortzen banaiz gau ilunean, izar berri bat piztutzera noa /
Euskal Herriko zeru gainean...

2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Itziarren Semea

ITZIARREN SEMEA

Hitzak: Telesforo Monzon
Musika: Pantxoa eta Peio

Itziarren semeak, ez du laguna salatzen...
Eta zakurren aurrean, tinko ta ixilik egoiten...

Itziarren semea: hori duk mutila!
nihor salatu baino nahiago du hila
harro egon liteke Maji neskatila,
espetxetik jali ta joanen zaio bila!
Maji neskatila, hori dun mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila!

- Haurra zer egin haute holan agertzeko?
- Ama, jo egin naute mintza arazteko
- Izenik eman al duk? Esan zak egia!
- Ez ama, ez dut eman! Jali naiz garbia!
- Jali haiz garbia?
- Bai ama, egia!
Ta amak eskeini zion klabelin gorria.
 
Itziarren semea…

Zazpi gizon nituen joka inguruan
Makilaz hartu naute ostikoz lurrean.
Bainan nik ez dut eman lagunen izenik!
ta hantxe galditu dira fitsik jakin barik!
Lagunen izenik ez baitut eman nik...
ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik

Itziarren semea…

Irabazi Dugu

IRABAZI DUGU

Hitzak: Telesforo Monzon
Musika: Urko

Irabazi, irabazi dugu,
odolez ta malkoz
irabazi dugu.
Irabazi, irabazi dugu
burdinen atzetik
irabazi dugu.
Hi, Gudari, Herriko zaindari,
Gernikako sua begietan argi
hau gloria, Burgosko auzia,
espatari nausitu zaio Herria.

Ekin, bidean ez jarri, bideari ekin.
Dator, odoletan dator argi-hastea.
Mugarik gabeko ludi zabal bat dugu nahi.
Armada suntsituz, urrea bere bai,
askatasuna dugu nahi.
Euskadi berri bat dago zure zai.

Irabazi, irabazi…

Hi Gudari…
Bultza, bidean ez jarri, izerditan bultza,
bultza, eskuak odolduz, bultza ta bultza.
Gure lurrazpitik hilek irabazi dute.
Txakurtegietan, oinazetan
deiadarka dabiltzatenok
Aberri gazte bat sortu digute

Irabazi, irabazi… (bis)

2014(e)ko ekainaren 23(a), astelehena

Batasuna

BATASUNA

HITZAK: Telesforo Monzon Olaso
MUSIKA: Pantxoa eta Peio

Aupa gizona, jeiki mutil
atzar emazte ta neskatil
borrokarako dei eginaz
irrintzi bat dabil.
Euskal Herria diagu zai
presoak eta hilak ere bai
abertzale izan ezkero gaur
gauden denok anai.

Borrokari luza zaidak eskua
hona hemen nerea zabalik
euskaldunon banan banan
hiltzea
otso beltzak ez dik beste
nahirik
Euskadiren alde
loturik bagare
goaz borrokara!
Nagusituko bait gare
Gerokoak geroko utzi
Gaur Herriak ziok: "
nahi diat bizi"

Aupa gizona…

Otso beltza gauaren
gauaz heldu
artzainak zebiltzala kalakan...
goizean goiz, odolez
gorrituak,
hamaika ardi hilak belarditan
artzain kalakari, atsoak iduri
har makila eskuan
eta lotu etsaiari
anaien aurka ez habila
otso beltzarentzat atxik
makila!

Aupa gizona…

Agur, agur, andere askatasuna
Agur, agur, biharko Euskadi
Iguzkitan dantzatuko gaituzu
errana diot maiteñoari
besoak loturik,
ez dugu pestarik,
nola dantzatuko
biok belaunikaturik?
Lehenik urratu gatea,
gero libre izanen dantza
egitera! 

Aupa gizona…