Xenpelar etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Xenpelar etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko uztailaren 8(a), asteartea

Pasaiako Herritik

PASAIAKO HERRITIK
 
Hitzak eta Musika: Xenpelar
Bertsioa: Mikel Laboa
 
Pasaiako herritik dator notizia
zezen bat izan dala jenioz bizia
kantatutzera nua bistan ikusia
alegratzeko triste dagoen guzia.

Santiago eguna Pasaian seinale
ailegatu eztanak egin beza galde
hasieran jedia zezenaren alde
azkenean etziran arrimatu zale.

Gure Pasaia beti sonatua dago
errapin gabe ezta urte bat igaro
urrengoan jarriko dituztela nago
barrera hestuago edo zezena handiago.

Torillotik atera zuten lehendabizi
bei zar bat gidaria bandera ta guzi
arrapatzen zuena purrukatzen hasi
azkenean kanpora plazatik igesi.

Hiru komertziante plazatik kanpoan
poxpolo ta barkillo labaina tratuan,
pareta egon arren hamar oin altuan
panparroi pasatu zen putzura saltuan.

2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Iparragirre Abila Dela

IPARRAGIRRE ABILA DELA

Hitzak eta Musika: Xenpelar

Iparragirre abila dela
askori diot aditzen,
eskola ona eta musika,
hori horiekin zerbitzen.
Ni ez nauzu ibiltzen,
kantuz dirua biltzen,
komeriante moduan,
debalde festa preparatzen det
gogua duan orduan. (bis)

Eskola ona eta musika
bertsolaria gainera,
gu ere zerbait izango gera
hola hornitzen bagera.
Hatoz gure kalera,
baserritar legera,
musika hoiek utzita;
Errenterian bizi naiz eta
egin zaidazu bisita. (bis)