Maite etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Maite etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko uztailaren 8(a), asteartea

Pitilin Maite

PITILIN MAITE
 
Hitzak eta Musika: Herrikoia
 
Ay pitilin, pitilin,
pitilin maite,
ez nahi dut sartu
ezkondu arte.
 
Ezkondu arte,
ezkondu arte,
ay pitilin, pitilin,
pitilin maite.

2014(e)ko uztailaren 4(a), ostirala

Nere Herriko Neskatxa Maite

NERE HERRIKO NESKATXA MAITE

Hitzak eta Musika: Benito Lertxundi

Nere herriko neskatxa maite
ahozko lorez zaitut gaur laztantzen
itsaso garden, lur gozoko landare
kresalaren usain, zeru kolore
nere bihotzaren taupaden hotsez
zure grazia dut kantatzen. (bis)

Bihotz minberen egunsentia
herri sufrituaren lamia
ipuin zaharren piper eta eztia
erreka garbien kantu bitxia
udazken lizunez zaude jantzia
izar zerutarren irria. (bis)

Lanbro artetik itsas geldira
leunki zoazen txori airosa
amodiozko sentipenaren hatsa
zure ezpainetan loratuz doa
goizeko ihintzetan belardi zera
eguzkitan zilar dizdira. (bis)

2014(e)ko ekainaren 24(a), asteartea

Bizkaia Maite

BIZKAIA MAITE
 
Hitzak: J.A. Irigarai
Musika: Benito Lertxundi

Bizkaia Maite, atzo goizean ikusi zintudan
soineko xuriz jantzia, buruan orlegi,
bihotzean sua, nere gogoaren ertzatik pasatzen.

Zure usain goxoa, lana, amodioa, itsasoa,
nere baitan sartzen.

Atzo goizean entzun nuen
zure berbaren oihartzuna,
zure kantaren fereka, bihotzean kilika
eta ohiartzunaren haunditasunean
murgilduz joan nintzen, jausika, hegaka.

Bart arratsean, arbasoen baratzaren ondoan
bertsotan eta dantzan, lotu zinen alai,
piper eta gatza, sabel emankorra.

Bizkaia maite ….

Olerkari, penatuaren gozo eta mina
amodio eta kanta, zure berba leun,
zure gatzaren bizia, zure burdinaren
goria dira gaur, neretzat aterbe.
 
Bizkaia maite…. (azkenengo lerroan) lirain
sendo eder….