Gora etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gora etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko uztailaren 4(a), ostirala

Mendian Gora

MENDIAN GORA

Hitzak: Xabier Amuriza
Musika: Imanol Larzabal

Mendian gora haritza
ahuntzak haizean dabiltza
itsasoaren arimak dakar
ur gainean bitsa.

Kantatu nahi dut bizitza
usteltzen ez bazait hitza
mundua dantzan
jarriko nuke
Jainkoa banintza. (bis)

Euskal Herriko poeta
kanposantuko tronpeta
hil kanpaiari tiraka eta
hutsari topeka.

Argitu ezak kopeta
penak euretzat gordeta
goizero sortuz
bizitza ere
hortxe zegok eta. (bis)

Euskal Herriko tristura
soineko beltzen joskura
txori negartiz
bete da eta
umorez hustu da.

Emaidazue freskura
ura eskutik eskura
izarren salda
urdina edanda
bizi naiz gustura. (bis)

Mundua ez da beti jai
iñoiz tristea ere bai
bainan badira
mila motibo
kantatzeko alai.

Bestela datozen penai
ez diet surik bota nahi
ni hiltzen naizen
gauean behintzat
eizue lo lasai. (bis)

2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Gora ta Gora Beti

GORA TA GORA BETI
 
Hitzak: Gabriel Aresti
Musika: Oskorri
 
Gora ta gora beti,
haik gora Lapurdi!
Euskerak bizi gaitu
eta bizi bedi.

Gorantza doa agudo kapitala
eta Lapurdi beti dago apala,
aldrebesturik dago mundu zitala,
konformatzen ez bagara
ze pekatu mortala!

Gora ta gora beti…

Gurea ez da bizi-modu normala
lurra lantzeko haitzurra eta pala,
lanaren truke kobratzen erreala.
Benetan da miserable
euskaldunon jornala.

Gora ta gora beti…

Munduan ezin bizi daiteke hala,
merkatuetan dena gora doala,
etxera eta zopa guztiz argala,
kriseiluen oiloa
ez da postre formala.

Gora ta gora beti…

Gora Noe

GORA NOE

Hitzak eta Musika: Herrikoia (Portugalete)

Gora Noé, gora Noé,
hombre de mucho talento.
Gora Noé, gora Noé,
Por lo borracho que fue (bis).

San Noé, el santo más elegante.
Nunca avisa cuando se va a mamar,
en las fiestas es acojonante
Y además,, es patrón del bardin Da.
¡es igual!

Gora Noé, gora Noé……

En agosto su fiesta se celebra
Cuando el santo pasea en procesión,
Entre vinos, canciones y currantes
Por la ilustre ria del Nervión.
¡Mojojon!

Gora Noé, gora Noé……

2014(e)ko ekainaren 23(a), astelehena

Ixil ixilik dago - bat, bat, bat - Anteron - Kalian gora - Hau dek - Dicen que van a subir - Cuando el aldeano

Ixil ixilik dago - bat, bat, bat - Anteron - Kalian gora - Hau dek - Dicen que van a subir -  Cuando el aldeano

Hitzak eta Musika: Herrikoia

Ixil ixilik dago,
kaia barrenian
untzi xuri polit bat
uraren gainean. (bis)
Goizeko ordu bietan
esnatutzen gera
arrantzaliak beti
joateko urrutira.

Pasatzen naizenian
zure leihopetik
negarrak irteten zait
begi bietatik (bis)
Zergaitik (4 aldiz)
Zergaitik negar egin?
Zeruan izarrak dagoz
itsaso aldetik. (bis)

---------
Bat, bat, bat;
Bart parrandan ibili,
bart parrandan ibili.
Bi, bi, bi,
ez naiz ondo ibili,
ez naiz ondo ibili.

Hiru, hiru, hiru
kolkoa bete diru,
kolkoa bete diru.
Lau, lau, lau.
xardina bakalau
--------
Anteron txaparrotia
Singer-en bibotia
harezek ez dauko,
ez dauko,
preso tximinoia

Anteron txaparrotia
Franco-ren bibotia
harezek ez dauko,
ez dauko,
preso Euskal Herria
------
Kalian gora, kalian behera,
kalian gora zezena.
ai, ai, ai, ai
kalian gora, kalian behera,
kalian gora zezena.
Kalian gora, kalian behera, kalian gora, kalian behera,
kalian gora, kalian behera, kalian gora zezena. (bis)
-----
Hau dek, hau dek, hau dek humoria,
konsolatzeko, konsolatzeko, euskaldun jendia.
-----
Dicen que van a subir
que van a subir al Pagasarri
Subiran en aeroplano
bajaran en goitibera.
Dicen que van a subir,
que van a subir al Pagasarri,
Subiran, subiran
pero nunca bajaran.
-----
Cuando el aldeano, tiro la piedra,
tiro la piedra, tiro la piedra.
Cuando el aldeano tiro la piedra,
Tiro la piedra y no la encontro…