2014(e)ko uztailaren 4(a), ostirala

Mendian Gora

MENDIAN GORA

Hitzak: Xabier Amuriza
Musika: Imanol Larzabal

Mendian gora haritza
ahuntzak haizean dabiltza
itsasoaren arimak dakar
ur gainean bitsa.

Kantatu nahi dut bizitza
usteltzen ez bazait hitza
mundua dantzan
jarriko nuke
Jainkoa banintza. (bis)

Euskal Herriko poeta
kanposantuko tronpeta
hil kanpaiari tiraka eta
hutsari topeka.

Argitu ezak kopeta
penak euretzat gordeta
goizero sortuz
bizitza ere
hortxe zegok eta. (bis)

Euskal Herriko tristura
soineko beltzen joskura
txori negartiz
bete da eta
umorez hustu da.

Emaidazue freskura
ura eskutik eskura
izarren salda
urdina edanda
bizi naiz gustura. (bis)

Mundua ez da beti jai
iñoiz tristea ere bai
bainan badira
mila motibo
kantatzeko alai.

Bestela datozen penai
ez diet surik bota nahi
ni hiltzen naizen
gauean behintzat
eizue lo lasai. (bis)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina