2014(e)ko uztailaren 8(a), asteartea

Prima Eijerra

PRIMA EIJERRA

Hitzak eta Musika: Herrikoia

Prima eijerra
zütan fidatürik,
hanitx bagira
oro tronpatürik!
Enia zirenez
erradazü bai alez;
bestela banua
desertiala,
nigarrez urtzera.

Desertiala,
juan nahi bazira,
arren zuaza,
oi, bena berhala!
Etzitiala
jin berritan nigana
bestela gogua
dolütüren zaizü,
amoros gaixua.

Nitan etsenplü
nahi dianak hartü
ene malürrak
parerik ez baitü.
Xarmangarri bat
nik bainian maitatü
fidatü tronpatü!...
Seküla jagoiti
ikhusi ezpanü!

Mintzo zirade
arrazü gabetarik
eztüdala nik
zür amodiorik;
zü beino lehenik
banian besterik:
maiterik, fidelik;
hor eztereitzüt
egiten ogenik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina