2014(e)ko uztailaren 3(a), osteguna

Kontrapas

KONTRAPAS

Hitzak: Beñat Etxepare
Musika: Xabier Lete

Garaziko herria benedika dadila
Garaziko herria benedika dadila
euskarari eman dio behar zuen tornuia
euskarari eman dio behar zuen tornuia.

Euskara Euskara jalgi hadi PLAZARA(bis)

Bertze jendek uste zuten, ezin iskriba zaiteien (bis)
orain dute porogatu, engainatu zirela (bis).

Euskara Euskara jalgi hadi DANTZARA(bis)

Bertzeak oro izan dira, bere goien gradora(bis) ;
orain hura iganen da, bertze ororen gainera (bis)

Euskara Euskara jalgi hadi MUNDURA!(bis)

Oraindaino egon bahaiz, inprimitu gaberik (bis),
hi engoitik ebiliren, mundu guztietarik (bis).

Euskara Euskara jalgi hadi PLAZARA
Euskara Euskara jalgi hadi DANTZARA
Euskara Euskara jalgi hadi MUNDURA!.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina