2014(e)ko uztailaren 9(a), asteazkena

Ume Eder Bat

UME EDER BAT

Hitzak eta Musika: Iparragirre

Ume eder bat ikusi nuen
Donostiako kalean,
hitz erditxo bat hari esan gabe,
nola pasatu parean?(bis)

Hitz erditxo bat hari esan gabe,
nola pasatu parean?(bis)

Gorputza zuen liraina eta
oinak zebiltzan aidean
politagorik ez det ikusi
nere begien aurrean (bis)

Politagorik ez det ikusi
nere begien aurrean (bis)

Aingeru zuri, paregabea
Euskal Herriko alaba,
usterik gabe zugana beti
nere bihotzak narama.

Ikusi nahian beti hor nabil,
nere maitia, hau lana...!
Zoraturikan hemen naukazu
beti pentsatzen zugana (bis)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina