2014(e)ko uztailaren 4(a), ostirala

Matxa Baten Lehen Notak

MARTXA BATEN LEHEN NOTAK
 
Hitzak eta Musika: Mikel Laboa
 
Eguzkiak urtzen du gohian
gailurretako elurra
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra.

Gure baitan datza eguzkia
iluna eta izotza
urratu dezakeen argia
utuko duen bihotza.

Bihotza bezain
bero zabalik
besoak eta eskuak
gorririk ikus dezagun egia
argiz beterik burua.

Batek gose diraueno
ez gara gu asetuko
bat iño loturik deino
ez gara libre izango.

Bakoitzak urraturik berea
denon artean geurea
etengabe gabiltza zabaltzen
gizatasunari bidea.

Iñor ez iñor menpekorikan
nor bere buruaren jabe
herri guztiok bat eginikan
ez gabiltz gerorik gabe.

Batek gose diraueno…
 
Eguzkiak urtzen du…

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina