2014(e)ko uztailaren 4(a), ostirala

Mündian Malerusik

MÜNDIAN MALERUSIK

Hitzak: Etxahun Barkoxe
Musika: Benito Lertxundi

Mündian malerusik
hanitx bagirade
Bena ni bezan denik
ezta ihur ere.
Ni hauren funtsetan
nahiz izan jabe,
Hamar urteren galerak
enetzat dirade.

Desertüko ihiziak,
jenten beldürrez
Abisatzen dirade
egoitera gordez.
Ni ere, hurak bezala,
gaxua nigarrez,
Ene bizi trixtia
kuntserbi beharrez.

Hogei eta bi urtik
bete egünin,
Emazte bat hartü nin
ene zorigaitzin;
Erraiten ahal beitüt
zereki zeitan jin,
Ene ürka büllhürra
gorderik altzopin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina