2014(e)ko uztailaren 9(a), asteazkena

Xarmangarria Zira

XARMANGARRIA XIRA

Hitzak eta Musika: Herrikoia

Xarmangarria zira, eder eta gazte,
ene bihotzak ez du zu baizikan maite,
bertze zenbait bezala, ote zira libre?
Zurekin ezkontzeaz dudarik ez nuke.

Xuri gorria zira, arrosa bezala;
profetak ere dira mintzo hola hola.
Araberan bazinu gorputza horrela,
iduriko zinuen … zeruko izarra.

Oi, maitea, zatozkit, plazer duzunean,
nehork, ikusi gabe, ilhun-nabarrean;
lagun bat badukezu joaiteko bidean,
hark ezarriren zaitu trankil bihotzean.

Plazer eginen duzu, ixiltzen bazira,
haur iñorantak hola tronpatzen baitira.
Ez da enetzat ina holako segida…
bertzalde zure baitan ez naiteke fida.
 
Adios beraz orain, ene arraroa,
hori dela medio herritik banoa;
bihotza trixte eta kexuan gogoa,
beti jarraikiren zait zur’ amodioa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina