2014(e)ko uztailaren 9(a), asteazkena

Zazpi Oihal Batetik

ZAZPIAK OIHAL BATETIK

Hitzak: Xalbardin - Musika: Fernando Unsain
Interpretazioa: Eltzegor taldea

Mundu guztiak aditutzen du
euskaldunaren negarra
alde batera nahiago nuke
ez banintz hemengotarra.

Enpeinatzea ez bada libre,
alferrik dugu indarra,
hau da txoriak gari tartean
goseak egon beharra.
 
Antzerki hontan lau
pertsonaia
ta jokalari bakarra
arbolak berak erakusten du
hostoa eta adarra.

Enpeinatzea ez bada libre...

Sutan pizturik darrai oraindik
sugai, berriz, lehengo gerra,
oharkabean ez zen mintzatu
Txirrita poeta zaharra.

Enpeinatzea ez bada libre...

Zazpi ahizparen
gai den oihala
ebakirikan erditik,
alde batera hiru soineko,
utzirikan lau bestetik.

Guraiziakin bereizi arren
bakoitza bere aldetik,
ezagutzen da jantzi direla
zazpiak oihal batetik.

Oihal bera da gure jantzia
sortu gintuzten unetik
ez du munduak
kemenik sortu
kentzeko gure soinetik.

Guraiziakin bereizi arren
bakoitza bere aldetik,
ezagutzen da jantzi direla
zazpiak oihal batetik.(bis)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina