2014(e)ko uztailaren 3(a), osteguna

Kupela

KUPELA

Hitzak eta Musika: Epelde eta Larrañaga

Gertakizun polit bat
behin Asturiasen
ez dakit guziekin
gogorako naizen
lagun bat eta biok
andrekin hain zuzen
sagardotegi baten
afaria baitzen
numero dotoreak
ikusi ginuzen.

Kupela, kupela
sagardoan hotela
kupela, kupela
zaindu ezak horrela.(bis)

Talde bat osatu zen
mutil ta neskatxa
festan pasa nahi zuten
gurekin arratsa
tragotikan tragora
ze nolako martxa
sagardoan daukate
afizio latza
gehiegi_edan genduen
hori zen akatsa.

kupela, kupela...

Herrialde denetan
ohitura badira
esneakin juan ziren
sagardotegira
handikan basoka bana
ohituren neurrira
gero sagardoari
txotxetikan tira
barrez egon nintzaien
albotik begira.

Kupela, kupela...

Lehenen esne tragoa
ohitura bezala
esan nien ez al zen
edari makala
sagardoa hobeto
asentatzen zala
nahiz geroagoan ez
zen izan hala
hiru ordu baino lehen
egin zuen txahala.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina