Zaharra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Zaharra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

John Zaharra

JOHN ZAHARRA

Hitzak eta Musika: “Mo Ghile Mear”
Bertsioa: Pablo Aristi

Etxerako ordua
iritsi zaigu John Zaharra
Kanta zagun azkena
alaitzeko gure bidea

Zenbat kanta, zenbat hitz
Lagunak lagun truke
Biharko ere zerbait
utzi beharko genuke

Etxerako ordua…

Gure emaztetxuak
lo hartuta leudeke
ai zer gau goxua
ezkonduta bagendeuke

Etxerako ordua…

Etzaitez hasi orain
maitasunaren eske
ilargiaren lagun
zeruraino joan gintezke
 
Etxerako ordua… (bis)

2014(e)ko maiatzaren 27(a), asteartea

Aitorren Hizkuntza Zaharra

AITORREN HIZKUNTZA ZAHARRA

Hitzak: Ziriako Andonegi
Musika: Herrikoia

Aitorren hizkuntz zaharra, nahi degu zabaldu
munduaren aurrean, gizonki azaldu.
Baldin gure zainetan, odolik badegu
Euskaldunak euskeraz, hitz egin behar degu.

Zein hizkuntza ederra, Euskera guria!
Inon ez det aurkitzen, beste bat hobia.
Usain gozodun hizkuntz, txukun ta argia,
biraurikan ez duen, hizketa garbia.

Etsaiak aurka dabiltz, euskerarengatik,
lehen,orain,eta beti, guztiz aspalditik,
lurperatu nahirikan, antzin antzinatik;
ez dute hori lortuko, inungo aldetik

Euskera galdutzeko, ez dago bildurrik,
munduan ez da sortu, hortako indarrik.
Sasi jakintsu asko, dabiltz galdu nahirik,
asmo txar horiek guztiak, dirade alperrik.

Gora euskera maitea, zoragarriena,
euskaldunen artean, maitagarriena.
Munduan sortu zanik, hizkuntza zaharrena,
Gora ta gora euskaldunak, eta gure euskera.(bis)

2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

Agure Zaharra

AGURE ZAHARRA

Hitzak eta Musika: Lluis Llach (L’estaca)
Egokitzapena: Xabier Lete
Interpretazioa: Gorka Knörr

Agure zahar batek zion bere etxe aurrean
goizean goiz lantokira irteten nintzanean:
Ez al dek, gazte, ikusten gure etxola zein dan?
desegiten ez badugu, bertan galduko gera.

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera,
usteltzen hasi a dago-ta, laister eroriko da.
Hik bultza gogor hortikan,
ta bultza nik hemendikan,
ikusiko dek nola, nola, laister eroriko dan.

Baina denbora badoa, nekea zaigu hasi,
eskuak zartatu zaizkit, eta indarrak utzi.
Usteltzen badago ere, karga badu oraindik,
berriz arnasa hartzeko esaigun elkarrekin:

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera...

Agure zaharra falta da gure etxe ondotik,
haize txar batek hartu ta eraman du hemendik.
Haur batzuk ikusten ditut eta inguraturik,
aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi:

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera...
(azkenengo bi lerroak) bis