Oskorri etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Oskorri etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko uztailaren 9(a), asteazkena

Topa Dagigun

TOPA DAGIGUN

Hitza: Jon Sarasua. 
Musika: Oskorri

Errioxar, Baigorriko,
Bakio nahiz Getariko,
topa dagigun eta bakean
bizi gaitezen betiko. (bis)

Umeak arretaz horni,
gazteei hitza eskeini
gaztetxoago eta haurrago
izan gaitezen geroni. (bis)
 
Errioxar, Baigorriko...
 
Ez uka amonei hitzik,
entzun agureei pozik,
zaharra ez da izandakoa,
luzaroan dena baizik. (bis)

Errioxar, Baigorriko...

Hierarkia da lehorra,
harremana emankorra;
errespetuan dago gordeta
emakumeen altxorra! (bis)

Errioxar, Baigorriko...

2014(e)ko uztailaren 8(a), asteartea

Ostatuko Neskatxaren Koplak

OSTUTUKO NESKATXAREN KOPLAK

Hitzak: Jose Austin Arrieta 
Musika: Oskorri

Isildu zaigu eguna
larre ondoan asuna
zure gomuta saminagoa
bihotz nereko kutuna.

Eperra garitzan kanta
ehizeko zakurra zaunka
teilatu gorriari dario
nigar eta odol tanta.

Belar gainean bildotsa
haizeak leun du hotsa
etsai-urratsen zarata hitsa
gorrotoaren ostotsa.

Oilarrak harro kalparra
zezena ez da koldarra
Espaina aldean preso daukate
nire senargai zangarra.

Eder basoan haritza
pagoa lerden bortitza
bazter hauetan
zenbait jaunskilok
errez jan ohi du bere hitza.

Ibaia dator uholde
haizea uraren golde
euskal andra gizonen odola
ez da ixuriko debalde.

Sagarrak daude ustelak
mikaztu dira upelak
lehengo aldean orain gara gu
abertzale txit epelak.

Udako sasoiak uzta
larrean eder irusta
nire bularra zuk laztan ezik
ximelduriko masusta.

Artoa zaigu zoritu
sagarrondoak gorritu
zu noiz itzuli itxaropena
ez zait gogotik akitu.

Euriak mardul dario
elurrak dirudi liho
nire bihotzak ez dezaizuke
sekula esan adio.

Usoak dira igaro
basoak dirau oparo
nire magal gozoa dukezu
zatozkenean abaro.

Zelaiak badu hesia
ereina dugu hazia
nire erraietan ernatuko da
askazi ezin-hezia.

2014(e)ko uztailaren 3(a), osteguna

Katuaren Testamentua

KATUAREN TESTAMENTUA

Hitzak eta Musika: Ezezaguna
Interpretazioa: Oskorri

Hil da, hil da
gure katue,
egin dau, egin dau
testamentue: (bis)

amumantzako, amumantzako
hankak eta burue,
aititentzako, aititentzako
abarkak egiteko narrue.

Mantxolintzako, Mantxolintzako
tripa-barrue,
horixe dala, horixe dala
katuaren testamentue.

Kanuto

KANUTO

Hitzak eta Musika: Ezezaguna
Interpretazioa: Oskorri

Egun baten Kanuto
kalera joan zan,
karruak zapalduta
etxera joan zan

Amak esan ei eutsan
lotara joateko,
atzera kontestau eutsan
ez dot nahi amatxo

Kanuto eta Zizilindro,
zilindro, Zilindro,
Kanuto eta Zizilindro...
pux ! pux ! pux !

Axun kla, kla,
Axun , kla, kla
Ospantoni bruji,
legatza ostu dabe
Leon Pepenetik (bis)

Legatza ostu dabe
Leon Pepenetik
Mari mutrikuarra
begira dabil (bis)

Ortuan perejila
saleroan gatza
atera platerera
jan daigun legatza

2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Guretzat

GURETZAT 

Hitzak: Gabriel Aresti. 
Musika: Oskorri

Guretzat berdin dira, astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu, kantatzeko gaia.
Har ditzagun eskuan, giltza eta laia,
gariz eta burdinaz, lantzeko Bizkaia.

Gitarrarekin aire berri bat,
daramagu kantuz egun,
abesti libre eta leiala,
prestu eta noblezadun;
haren medioa zer garen, ongi
izan gaitezen ezagun,
herri langile nekazaria
hala defendi dezagun.

Guretzat berdin dira...

Gure gogoa ez bedi arren
kantu honekin akaba,
gure ekintza izan dadila
gure hitzaren alaba.
Egun batean esan dezagun
ez "hala biz" bai "hala da",
nekea eta lana dirade
zorionaren alaba.

Guretzat berdin dira...

Bide honetan baldin bagoaz,
jakin dezagun zergatik,
zin egin behar dugu zintzoki,
bakoitzak duenagatik;
sinestedunek dudarik gabe
bere Jaungoikoagatik
eta sineste gabeek berriz
bere ohoreagatik.

Guretzat berdin dira...

Gora ta Gora Beti

GORA TA GORA BETI
 
Hitzak: Gabriel Aresti
Musika: Oskorri
 
Gora ta gora beti,
haik gora Lapurdi!
Euskerak bizi gaitu
eta bizi bedi.

Gorantza doa agudo kapitala
eta Lapurdi beti dago apala,
aldrebesturik dago mundu zitala,
konformatzen ez bagara
ze pekatu mortala!

Gora ta gora beti…

Gurea ez da bizi-modu normala
lurra lantzeko haitzurra eta pala,
lanaren truke kobratzen erreala.
Benetan da miserable
euskaldunon jornala.

Gora ta gora beti…

Munduan ezin bizi daiteke hala,
merkatuetan dena gora doala,
etxera eta zopa guztiz argala,
kriseiluen oiloa
ez da postre formala.

Gora ta gora beti…

Gaztelugatxe

GAZTELUGATXE

Hitzak eta Musika: Oskorri

Seirehun urte inguru
kosta aldean zen gertatu,
itsasgizon zahar batek
behintzat hala zidan kontatu,
enbat itzelak Gaztelugatxen
untzi eder bat zuen hondatzen,
euskaldunontzat barruan
altxor haundiak ei zekartzan.

Igaz udako goiz batez
eguzkiaren lehen printzez
jo nuen itsas barrena
bihotza dardara eginez,
murgildu nintzen ur gardenetan,
arakatu ongi hare-haitzetan,
han zegoen tinkaturik
goroldioak estalirik.

Indar guztioz bultzatzen
altxor kutxa zabaldu nuen,
atzera egin ninduen
uhin haundia altxatu zen,
inor ez zapaltzeko gogoa,
zapalduak ez izatekoa,
hau da gure urguilua
altxor guztien iturria.

Eta hau hola ez bazan
sar nazatela kalabazan,
ipui txit barregarriak
kontatu nizkizuen plazan.

Furra Furra

FURRA FURRA

Hitzak eta Musika: Ezezaguna
Interpretazioa: Oskorri

Furra, furra, fandangua,
hortxe duzu fandangua
geure gustukoa. (bis)
 

Gaur goizean jeiki naiz suerte onean,
tanke bat topatu dut neure kafesnean;
ez dakit zer daukagun bake ala gerra
bainan nik badaezpadan egin dut puzkerra.

Furra, furra, fandangua…

Zerbait egitekotan zuzen eta artez
zorri bat garbitu dut ur pistola batez,
orain galdurik nago beldurrez beteta
muniziorik gabe gelditu naiz eta.

Furra, furra, fandangua…

Neure arma bakarra dut akordeoia,
hauspoari eraginez dirudi leoia;
eskua jaten badit on egin dezaion
Cervantsei holakorik gertatu zitzaion.

Furra, furra, fandangua…

Eta orain banoa berriro ohera,
bila ez badatozkit lolo egitera;
bihar ikusiko da zer dagoen berri,
jakintsuenak ere ezin du igerri.

Furra, furra, fandangua…

Forjariaren Kanta

FORJARIEN KANTA

Hitzak: Herrikoia 
Musika: Oskorri

Gaur forjariak lana utzirik
gatoz guztiok kalera,
labeak oso itzaldurikan
jaikera bat egitera,
mailu, burdin ta gainerakoak
botarikan bazterrera;
ez degu nahi guk berriro sartu
lehengo tokira lanera.

Dinbili danba! goiz eta gaua,
su eta keian tartian,
sosegu eta deskantsu gabe
gure buruen kaltian;
horregatikan lanak utzita
gatoz guztiok batian.

Gora bai gora beti, gora forjariak!
langile trebe zintzo da mailukaria.
Lurpera ta lurpera beti nagusia!
ez digute egingo nahi duten guztia.
 
Ez badigute ematen arrazoia guri,
ez badigute ematen behar legez ongi,
su emango diogu gure fabrikari
eta nagusiaren etxe guztiari (bis)

Euskal Herrian Euskaraz

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ

Hitzak: X. Amuriza 
Musika: Oskorri

Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Euskal Herrian euskaraz
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?

Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?

2014(e)ko ekainaren 24(a), asteartea

Bizkaiko Aberatsak

BIZKAIKO ABERATSAK

Hitzak: Gabriel Aresti
Musika: Oskorri

Bizkaiko aberatsak
dira diruzale,
txerri-erosle eta
txorizo-saltzaile.
Dendaz bete dituzte
Bilbon zazpi kale,
inoiz ez dute eman
pausorik debalde,
burrukatzen bait dute
diruaren alde.

Arratiko gizona
Bilbora doa maíz
Lemoako tranbian
eta beti garaiz
bere artean dio
umore txit alaiz
traje berri batekin
gaur bestituko naiz
lehengo arlotea
jantziko da galaiz.

Hura ikusi eta
dendari guztiak
zaharrak geldi eta
korrikan gaztiak
saldu nahi dizkiote
makailu bustiak
gauerdiko izarrak
eta eguzkiak
inor engainatzeko
nolako trastiak.

Somera, Artekale,
gero Tenderia,
han ikusi genuen
mila komeria.
Tenderoaren grinak
nork erremedia!
Gizonaren gainean
han erori dira,
hanka kendu diote,
ai, zer aberia!

2014(e)ko maiatzaren 27(a), asteartea

Aita Semeak

AITA- SEMEAK

Hitzak: Mikel Zarate
Musika: Natxo de Felipe (Oskorri)


Aita-semeak tabernan daude,
Ama-alabak jokoan.

Berriz ikusi beharko dugu
behi gizena auzoan,
berriro ere ez da faltako
trapo zaharrik kakoan.

Eta lapurrek ohostu dute
guk gendukana etxean,
eta gu gaude erdi biluzik
beti inoren rnenpean.

Hondamendia gertatu zaigu
geure etxean 23órrela,
guztiok bizi nahi dugu baina,
nola biziko bestela?

Geurea dugu erru guztia
geurea dugu osoa,
ez inori ba errua bota,
Euskal Herria hiltzean.

Baina gaztea naíz eta daukat,
etorkizuna eskuan,
ez zaigu hilko Euskal Herria ,
ni bizi naizen artean.