Aresti etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Aresti etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Guretzat

GURETZAT 

Hitzak: Gabriel Aresti. 
Musika: Oskorri

Guretzat berdin dira, astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu, kantatzeko gaia.
Har ditzagun eskuan, giltza eta laia,
gariz eta burdinaz, lantzeko Bizkaia.

Gitarrarekin aire berri bat,
daramagu kantuz egun,
abesti libre eta leiala,
prestu eta noblezadun;
haren medioa zer garen, ongi
izan gaitezen ezagun,
herri langile nekazaria
hala defendi dezagun.

Guretzat berdin dira...

Gure gogoa ez bedi arren
kantu honekin akaba,
gure ekintza izan dadila
gure hitzaren alaba.
Egun batean esan dezagun
ez "hala biz" bai "hala da",
nekea eta lana dirade
zorionaren alaba.

Guretzat berdin dira...

Bide honetan baldin bagoaz,
jakin dezagun zergatik,
zin egin behar dugu zintzoki,
bakoitzak duenagatik;
sinestedunek dudarik gabe
bere Jaungoikoagatik
eta sineste gabeek berriz
bere ohoreagatik.

Guretzat berdin dira...

Guk Euskaraz

GUK EUSKARAZ

Hitzak: Gabriel Aresti
Musika: Urko

Euskara putzu sakon
eta ilun bat zen (bis)
eta zuek denok
ur gazi bat
atera zenuzten
handik nekez (bis)

Guk, euskaraz.
Zuk, zergatik ez? (bis)

Orain zuen birtutez
zuen indarrez (bis)
Euskara itsaso urdin
eta zabal bat izanen da
eta guria da. (bis)

Guk euskaraz…

Gora ta Gora Beti

GORA TA GORA BETI
 
Hitzak: Gabriel Aresti
Musika: Oskorri
 
Gora ta gora beti,
haik gora Lapurdi!
Euskerak bizi gaitu
eta bizi bedi.

Gorantza doa agudo kapitala
eta Lapurdi beti dago apala,
aldrebesturik dago mundu zitala,
konformatzen ez bagara
ze pekatu mortala!

Gora ta gora beti…

Gurea ez da bizi-modu normala
lurra lantzeko haitzurra eta pala,
lanaren truke kobratzen erreala.
Benetan da miserable
euskaldunon jornala.

Gora ta gora beti…

Munduan ezin bizi daiteke hala,
merkatuetan dena gora doala,
etxera eta zopa guztiz argala,
kriseiluen oiloa
ez da postre formala.

Gora ta gora beti…

2014(e)ko ekainaren 26(a), osteguna

Egun da Santi Mamiña

EGUN DA SANTI MAMIÑA
 
HITZAK: Gabriel Aresti
MUSIKA: Mikel Laboa
 
Egun da Santi Mamiña
benetan egun samiña.
Goiko zeruan gorde dezala
luzaro neure arima

 
Esaten dizut egia
hau ez da usategia;
erroi artean izan nitzaden
benetan ausartegia.

Egun da Santi Mamiña…

Itsas aldean izarra,
hari begira lizarra;
euskara salbo ikusi arte
ez dut kenduko bizarra.

Egun da Santi Mamiña…
 
Kantatu zuen oilarrak,
argitzen dira belarrak;
Ageda gure martiriari
moztu zizkioten bularrak.

Egun da Santi Mamiña…

2014(e)ko ekainaren 24(a), asteartea

Bizkaiko Aberatsak

BIZKAIKO ABERATSAK

Hitzak: Gabriel Aresti
Musika: Oskorri

Bizkaiko aberatsak
dira diruzale,
txerri-erosle eta
txorizo-saltzaile.
Dendaz bete dituzte
Bilbon zazpi kale,
inoiz ez dute eman
pausorik debalde,
burrukatzen bait dute
diruaren alde.

Arratiko gizona
Bilbora doa maíz
Lemoako tranbian
eta beti garaiz
bere artean dio
umore txit alaiz
traje berri batekin
gaur bestituko naiz
lehengo arlotea
jantziko da galaiz.

Hura ikusi eta
dendari guztiak
zaharrak geldi eta
korrikan gaztiak
saldu nahi dizkiote
makailu bustiak
gauerdiko izarrak
eta eguzkiak
inor engainatzeko
nolako trastiak.

Somera, Artekale,
gero Tenderia,
han ikusi genuen
mila komeria.
Tenderoaren grinak
nork erremedia!
Gizonaren gainean
han erori dira,
hanka kendu diote,
ai, zer aberia!