Txori etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Txori etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko uztailaren 9(a), asteazkena

Txori TTikia

TXORI TTIKIA

Hitzak: Joxean Artze
Musika: Benito Lertxundi

Txori ttikia nintzelarik
esan zidaten,
kaiolan bizitzeko
sortua nintzela, (bis)
 
Gero arrano bihurtu nintzanean
kaiola hautsita aldegingo
nuen beldurrez,

Libro nintzela sinistarazi
nahi zidaten,
horregatik iriki zizkidaten ateak
egin nezan hegaz,
bainan luze gabe ohartu nintzen
hanka harkaitz bati
lotu zidatela
kate motz eta astun batez.

2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Txoriak Txori

TXORIAK TXORI
 
Hitzak eta Musika: Herrikoia
 
Hegoak ebaki banizkio
neria izango zen,
ez zuen alde egingo (bis)

Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango (bis)

Eta nik...
txoria nuen maite. (bis)

Larai, lalarai, lalarai, larai
Lai lalarai larai larai (bis)

Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango.
Eta nik...
txoria nuen maite.