Ezezaguna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ezezaguna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko uztailaren 4(a), ostirala

Muñagorriren Bertsoak

MUÑAGORRIREN BERTSOAK

Hitzak: Ezezaguna. XlX mendekoak.
Bertsioa: Benito Lertxundi

Muñagorrik diona
bere proklamian,
gerrak ondatzen gaitu
bostgarren urtian;
igaz jarrikan Carlos
Madrilko bidian,
bultza zuten atzera,
gerra bere (bis) oñian.

Agintari onenak
preso daduzkate;
euskalduna izatia
du bakoitzak kalte.
Tejeiro ta Maroto
guzien alkate:
Zer gizon oyetatik
espera (bis) gentzake.

Carlos agertu ezkero
probintzi auetan,
beti bizi gerade
neke ta penetan.
Naiz kendu guk deguna
beinere ezer eman;
Bost negar egiteko,
nunbait jaio (bis) giñan.

Semiak soldadu ta
preso gurasuak,
ezin pagaturikan
kontribuziuak.
Trintxera lanetara
gainiera auzuak.
Dolorezkoak dira
gaur gure (bis) pausuak.

Kordoiz inguraturik
kostatik Ebrora,
trabaz gaude josirik
bera eta gora.
Atzenikan frantsesak
itxi du frontera.
Gerrak ez dakar onik
Iñundik (bis) iñora.

Atiak itxi eta
ogia garesti;
artua ari da
igotzen poliki;
dirua ezkutatzen da
egunero emendik.
Nola bizi garen bada,
Arritutzen (bis) naiz ni (bis)

2014(e)ko uztailaren 3(a), osteguna

Maritxu Nora Zoaz

MARITXU NORA ZOAZ

Lehen bertsioa eta Musika: Ezezaguna
Beste Bertsioak: Pepe Artola

♂Maritxu nora zoaz eder galant hori?
Iturrira Bartolo nahi badezu etorri
♂Iturrian zer dago?
♀ Ardotxo txuria
Biak edango degu nahi degun guztia.

♂Maritxu, zuregana biltzen naizenian,
poza nabaritzen det nere barrenian
Bartolo, nik ere det atsegin hartutzen
ur bila nuanian banauzu laguntzen

♂Maritxu, lagunduko dizut gaur mendira,
ur fresko eder bila hango iturrira.
Iturri eder hortan dagon ur garbiak,
Bartolo, alaituko dizkizu begiak.

♂Maritxu, nere aurrez ez jarri serio
zuri dizudalako zenbait amorio.
par irri gozozkoa egiten badezu
bihotza atseginez betetzen didazu.

♂Maritxu, baldin asmo badezu ezkontzia,
lendabiziko nintzaz oroitu zatia.
Zure mende jartzen naiz denbora guziko,
Bartolorekin gaizki ez zera biziko.

Loriak Udan

LORIAK UDAN

Hitzak: Indalezio Bizkarrondo «Bilintx»
Musika: Ezezaguna

Loriak udan ihintza bezela, maite det dama gazte bat,
hari hainbeste nahi diodanik, ez da munduan beste bat;
inoiz edo behin pasatzen badet, ikusi gabe aste bat,
bihotz guztira banatutzen zait, halako gauza triste bat.

Neskatxa gazte, paregabea, apirileko larrosa,
izarra bezin dizdizaria, txoria bezin airosa;
oraintxen baino gusto gehiago, nik ezin nezakeen goza;
zorionian ikusten zaitut, nere bihotzak, hau poza!

Ez al didazu antzik ematen, nik zaitudala nahiago,
ai, marinelak gau ilunean, izarra baino gehiago?
Nere ondoan zauzkadalako, pozez zoraturik nago;
zu ikusteak alegratu nau, triste nengoen lehenago.

Nere betiko pentsamendua, nere kontsolagarria,
zu gabetanik ezin bizi naiz, esaten dizut egia;
zu bazinake arbola eta ni baldin banintz txoria,
nik zu zinakeen arbola hartantxe, egingo nuke kabia.

Zu zeralako meriyo baldin, joaten banaiz lur azpira,
gero damua eta malkuak, alperrik izango dira;
bein joan ezkero oyen birtutez, berriz ez niteke jira,
ori gertatu baño lenago, ¡izazu nitzaz kupira! (bis)

Katuaren Testamentua

KATUAREN TESTAMENTUA

Hitzak eta Musika: Ezezaguna
Interpretazioa: Oskorri

Hil da, hil da
gure katue,
egin dau, egin dau
testamentue: (bis)

amumantzako, amumantzako
hankak eta burue,
aititentzako, aititentzako
abarkak egiteko narrue.

Mantxolintzako, Mantxolintzako
tripa-barrue,
horixe dala, horixe dala
katuaren testamentue.

Kanuto

KANUTO

Hitzak eta Musika: Ezezaguna
Interpretazioa: Oskorri

Egun baten Kanuto
kalera joan zan,
karruak zapalduta
etxera joan zan

Amak esan ei eutsan
lotara joateko,
atzera kontestau eutsan
ez dot nahi amatxo

Kanuto eta Zizilindro,
zilindro, Zilindro,
Kanuto eta Zizilindro...
pux ! pux ! pux !

Axun kla, kla,
Axun , kla, kla
Ospantoni bruji,
legatza ostu dabe
Leon Pepenetik (bis)

Legatza ostu dabe
Leon Pepenetik
Mari mutrikuarra
begira dabil (bis)

Ortuan perejila
saleroan gatza
atera platerera
jan daigun legatza

2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Furra Furra

FURRA FURRA

Hitzak eta Musika: Ezezaguna
Interpretazioa: Oskorri

Furra, furra, fandangua,
hortxe duzu fandangua
geure gustukoa. (bis)
 

Gaur goizean jeiki naiz suerte onean,
tanke bat topatu dut neure kafesnean;
ez dakit zer daukagun bake ala gerra
bainan nik badaezpadan egin dut puzkerra.

Furra, furra, fandangua…

Zerbait egitekotan zuzen eta artez
zorri bat garbitu dut ur pistola batez,
orain galdurik nago beldurrez beteta
muniziorik gabe gelditu naiz eta.

Furra, furra, fandangua…

Neure arma bakarra dut akordeoia,
hauspoari eraginez dirudi leoia;
eskua jaten badit on egin dezaion
Cervantsei holakorik gertatu zitzaion.

Furra, furra, fandangua…

Eta orain banoa berriro ohera,
bila ez badatozkit lolo egitera;
bihar ikusiko da zer dagoen berri,
jakintsuenak ere ezin du igerri.

Furra, furra, fandangua…

2014(e)ko ekainaren 20(a), ostirala

Atharratzeko Gazteluko Kantu

ATHARRATZEKO GAZTELUKO KANTU

Hitzak eta Musika: Ezezaguna
Bertsioa: Benito Lertxundi

Ozaze jaurgainian bi zitron doratü
Atarratzeko Jaunak bata dü galdatü;
Üken dü arrapostü eztirela huntü,
Huntürik direnian batto dü ükenen du.

Portaliala joan zite aizpa maitia,
Ingoiti horra düzü Atarratzeko Jauna,
Otoi erran izozü ni eri nizala,
Zazpi egün ohietan ohian nizala.

Kalara zuaza orai salako lehiora,
Ipar ala hegua denez jakitera,
Iparra balinbada goraintzi Salari,
Ene korpitzaren txerka jin dadila sarri.

Ama, juanen gira oro elkarreki,
Etxerat jinen gira xangri handireki,
Bihotza kagatürik, begia bustirik,
Eta zure alaba tunban ehortzirik.

Ama, saldu nauzu biga bat bezala,
Bai eta desterratü, oi Espaniala,
Aita bizi üken banu, ama, zü bezala
Enunduzün ezkünduren Atarratzeko salala.

2014(e)ko maiatzaren 27(a), asteartea

Amak Ezkondu Ninduen

AMAK- EZKONDU NINDUEN

Hitzak eta Musika: ezezaguna

Amak ezkondu ninduen
hamabost urtekin, (bis)
senarrak bazituen, larogei berakin,
eta ni, neskatila gaztea,
agure zaharrakin. (bis)

Ama, zertarako dut nik
agure zahar hori? (bis)
hartu ta leihotikan, jaurti behar dut nik,
ai ene! ene leihotikan
jaurti behar dut nik. (bis)

"Neska, hago isilikan,
aberatsa dun hori, (bis)
pazientziz pasa hitzan, urte bat edo bi,
hori hilez geroztikan
biziko haiz ongi." (bis)

Deabruak daramala
interesatua, (bis)
hau baino nahiago dut, adin berekoa
ai ene! hogei bat urteko
gazte loratua.
bustana gogorraaaaaa….