2014(e)ko uztailaren 3(a), osteguna

Loriak Udan

LORIAK UDAN

Hitzak: Indalezio Bizkarrondo «Bilintx»
Musika: Ezezaguna

Loriak udan ihintza bezela, maite det dama gazte bat,
hari hainbeste nahi diodanik, ez da munduan beste bat;
inoiz edo behin pasatzen badet, ikusi gabe aste bat,
bihotz guztira banatutzen zait, halako gauza triste bat.

Neskatxa gazte, paregabea, apirileko larrosa,
izarra bezin dizdizaria, txoria bezin airosa;
oraintxen baino gusto gehiago, nik ezin nezakeen goza;
zorionian ikusten zaitut, nere bihotzak, hau poza!

Ez al didazu antzik ematen, nik zaitudala nahiago,
ai, marinelak gau ilunean, izarra baino gehiago?
Nere ondoan zauzkadalako, pozez zoraturik nago;
zu ikusteak alegratu nau, triste nengoen lehenago.

Nere betiko pentsamendua, nere kontsolagarria,
zu gabetanik ezin bizi naiz, esaten dizut egia;
zu bazinake arbola eta ni baldin banintz txoria,
nik zu zinakeen arbola hartantxe, egingo nuke kabia.

Zu zeralako meriyo baldin, joaten banaiz lur azpira,
gero damua eta malkuak, alperrik izango dira;
bein joan ezkero oyen birtutez, berriz ez niteke jira,
ori gertatu baño lenago, ¡izazu nitzaz kupira! (bis)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina