2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Erribera

ERRIBERA
 
Hitzak eta Musika: Benito Lertxundi

Erribera, Erribera, zure landen zabalera
ortzi muga den hartan mugatzen da.

Zure lur emankorretan
isurtzen diren asmoak
gogotsu hartuko al ditu lur gozoak.

Zure gaztelu zaharrek
gorderik duten antzina
hats tristetan mintzo da haren mina.

Ooo….

Horma zahar arraituetan
txoriak dira kantatzen
mendetako lo geldia salatzen.

Nafarroa anai zaharra
kondairaren lehen sustarra
bego higan arbasoen amets hura.

Ooo…

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina