2014(e)ko ekainaren 27(a), ostirala

Eperrak

EPERRAK

HIitzak eta Musika: Ezezaguna
Interpretazioa: Anhe Duhalde

Eperrak baditüzü bere bi hegalak
Bai eta bürün gainin kokarda ejer bat
Zük ere balinbazünü gaztetarsün ejer bat
Neskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat.(bis)

Amorosak behar lüke izan lotsa gabe
Gaiaz ebiltia ez üken herabe
Egünaz ebiltia desohore leike
Txoriak ere oro haier soz dirade. (bis)

Ebili izan nüzü gaiaz eta beti
Eia! atzamanen nianez lili ejer hori
Azkenian atzaman düt oi! bena tristeki
Lümarik ejerrena beitzaio erori. (bis)

Lalala….

Azkenian atzaman düt oi! bena tristeki
Lümarik ejerrena beitzaio erori.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina