EDARI GOXOA
Hitzak eta Musika: Mikel Urdangarin
Jaunak, hau bai edari goxua
arimen iratzargarri
egin dezagun azken tragoa
atea itxi aurretik.
Haserre joan zaizkigu emazteak
beren izenak madarikatzen
azkena egin dezagun mutilak
abisua jo aurretik
mundura sufritzeko ez ginen jaio
ezta gutarrak jagoteko
topa egin dezagun agudo
infernua gure zai dago
Mundura sufritzeko ez ginen jaio
ezta gutarrak jagoteko
topa egin dezagun agudo
infernua gure zai dago
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina