2014(e)ko ekainaren 20(a), ostirala

Arbola

ARBOLA

Hitzak: Beñat Sarasola
Musika: Peir Paul Barzait
Partitura: Joseph Maris (www.eke.org)

Arbola gainian xoria da kantatzen,
kantatzen da eta bazterrak inarrausten,
inarrausi eta hostoa da erortzen,
euskal bihotza da bilaiz egoiten,
bilaizi onduan han dira errabian
xiloka beltzian handik elki nahian,
handik elki eta kantatzera abian
lagun zonbait bidian ikusiko agian. (bi)

La, la, la...

Goiz argi eder bat beti jeikitzen nunbait,
nunbait jeiki eta zorionean zonbait,
bizi hobeago denek dukete gogo
bainan bakarrik ezin egin asmo.
Haur baten sortzeko sofritze beharrezko,
bizi hobetzeko, legeen bihurtzeko
nor da abiatzen? lagun zonbaiten biltzen
herriaren salbatzen herioari kentzen. (bi)

La, la , la ...

Gaur Euskal Herrian zuhaina da landatzen,
landatzen da eta gero fruitu ekartzen,
fruitu ekar eta haizua da kexatzen,
iraultzalaria madarikatzen...
jar giten ilduan igeli izerdian,
izerdian eta lepo zainak hegian,
besoez ta botzez, hortzez eta haginez
lagun bat zorionez ikusiko dugunez. (bi)
 
La, la…

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina