2014(e)ko ekainaren 27(a), ostirala

Itsasoari Begira

ITSASOARI BEGIRA

Hitzak eta Musika: Benito Lertxundi

Zazpi mendeko gauean gaude. Gure lore eta sasi,
irrintzi, oihu, ele eta ulu, marmario eta garrasi,
haize enbata, brisa, galerna, gaur garbi, bihar nahasi,
xake taularen zuri beltzetan, arrats gozo egun gazi.
Ai itsasorik ez bageneuka, zeri so negarrez hasi.

Gure zuhaitza landatu dugu, amildegi muturrean,
adarrak daude ertzetik haruntz; sustraiak, berriz, lurrean,
bihotz hesteak estu helduaz, esku baten ahurrean.
Bertso berriak jartzera noa, bere indar laburrean,
nola malko bat isuritzen den, itsasoaren aurrean.

Nola haizea, ur azalean, eguzkiaren irteran.
Nola kaioak zorabioan Itsas enbata bezperan.
Pentsatzen nago gure ere berdin, ibiltzen ez ote garan
Susmoa daukat gure, patoa, itsasoa ez ote den.
Libre ta zabal dugu aurrean, baina ezin dugu edan.

Heldu herria sustraietatik, tira eta gora jaso.
Jarri kantauri aurrean eta mantendu zutik hari so.
Ispilu hortan ikus gaitezen herriz herri, auzoz auzo.
Zauriak gatzez itxi ditzagun, malkoak urez eraso.
Sano ta libre irla txiki bat salbatuko da akaso.

Azken arnasa eman nahi nuke, eguna hiltzen ari da.
Azken arnasa eman nahi nuke, bertsoak entzuten dira.
Azken arnasa eman nahi nuke, kantari nator herrira.
Azken arnasa ematen degu eguzkitik eguzkira.
Azken arnasa eman nahi nuke, itsasoari begira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina