2014(e)ko ekainaren 24(a), asteartea

Compostelako Erromesa

COMPOSTELAKO ERROMESA

Hitzak eta Letrak: Tapia eta Leturia

Compostelan egon nintzen
Lehengo udan erromes (bis)

Noizbait iritsiko nintzen
Joan izan banintz oinez

Arribatu nintzeneko
zain neukan Maruxiña(bis)

A zer serora parea
Bera ‘ta lehengusina!

Lagun biak hasi ziren
Gora Euskadi oihuka(bis)

Ni Biba Galizia Ceibe
Malkoak ezin xuka

Matxinada zabaldu zen
Tabernarik taberna(bis)

Fraga eta bere fragatak
Beldurtzeko galerna!

Santuari ez nion nik
Ez kaixo ez adio: (bis)

Compostelaraino gabe
Astiarran Santio!

Nahiz gaita jotzen ez jakin
Sentitzen naiz gallego(bis)

Herritasuna noiz behinka
Aldatzerik balego!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina