2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Greziako Itsasontzia

GREZIAKO ITSASONTZIA

HIitzak: Lluis Llach
Itzulpena: Xabier Lete
Musika: Pantxoa eta Peio

Itsaso gaindik ikusten baduzu
gure gogoa daraman ontzia
ez zazu pentsa galduta doanik
argitzen baitu goizeko eguzkia

Hain beste amets legar ta desio
ez du ekaitzak ondora botako
salbatuko da goizeko ontzia
kaiaren bila hegaka joateko

Arraunberriek eramango dute
bide zaharretik askatasunera
oial zuriek haizea dirudi
gure arnasa hiltzen den batean

Ez du ekaitzak ondora botako
salbatuko da goizeko ontzia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina